Sebastian Iradierren eta Jesus Guridiren konposizio atenporalak miatzen ditu Miren Urbieta-Vegak eta Ruben Fdez. Aguirrek osaturiko bikoteak. Bi artisten arteko elkar-ulertze eta lotura sakonak aukera ematen die Urbietari eta Fdez. Aguirreri musika honi erraiak atera eta artifiziorik gabe interpretatzeko, benetakotasunez beteriko emanaldi batean.

Kritikak goraipatu egin du Miren Urbieta sopranoa, eta azpimarratu egin ditu haren arreta zorrotza eta teknika eta hunkiberatasuna orekatuz ahotsa konpositorearen zerbitzura jartzeko duen gaitasuna. Haren dohainak are gehiago nabarmentzen dira, pianoan Ruben Fdez. Aguirre maisua lagun duela abesten duenean, abeslari handiei laguntzeko artean sentsibilitate paregabea baitauka. Publikoak, zalantzarik gabe, sumatu egiten du urteetako konplizitate musikalaren ondorioz bien artean dagoen sinkronia.

DESKARGATU EGITARAUA


Taldea


Sopranoa: Miren Urbieta-Vega.
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre.

Saioak

12 – 19:30 h.

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).

Iraupena

70 min.

TOP