Kontzertuak

Joaquín Achúcarro

Joaquín Achúcarro

Maisu unibertsal baten sentikortasuna, Arriagako oihala berriro altxatzeko.

2020ko ekainaren 17a

Arriaga Antzokiak ateak irekiko ditu berriro, eta Joaquín Achúcarro maisu handiaren eskutik egingo du. Maiatzaren 31n eman behar zuen kontzertua, Arriaga Antzokiaren 130. urteurrena ospatzeko. Zoritxarrez, kontzertu hura ezin izan zen egin, baina, orain, Arriagan, maisuarekin elkartzeko eta urteurrena baino garrantzitsuagoa den zerbait, bizitza eta kultura, ospatzeko eta gaur egunera eta etorkizunera begiratzeko, aukera dugu.

Oihala berriro altxatzeko ordua da. Eta zer hobea Joaquín Achúcarrorekin, gure garaiko piano jole garrantzitsuenetako batekin, egitea baino. Baina, gainera, Arriaga Antzokiak Achúcarro maisuaren alde egin duen apustua sinboloa ere bada, arteak eta edertasunak abagune zailenak gainditzen dituela erakusten duen sinboloa, hain zuzen ere. Bere sentsibilitatea, indarra eta gozotasuna elkartuko dira, Bachen, Beethovenen, Brahmsen eta Liszten lanetatik zehar egingo dugun bidaian hunkitzeko.

Egitaraua

CORAL de la Cantata 147…………………… BACH – Hess

SONATA op. 109 en mi mayor……………… BEETHOVEN
Vivace ma non troppo.– Adagio espressivo
Prestissimo
Andante molto cantábile ed espressivo
Variacion 1.- Molto espressivo
Variación 2.- Leggieramente
Variacion 3 .-Allegro vivace
Variación 4 . Un pòco piu adagio dell tema
Variación 5 .- Allegro ma non troppo
Variación 6 .- Tempo primo del tema

Pausa

INTERMEZZO op.119 n.3 ………………… BRAHMS
SUEÑO DE AMOR ( Liebestraüme n.3) …………… LISZT
VALSE OUBLIEE n.1 …………………………… LISZT
FUNERALES( Harmonies Poetiques et religieuses n.7) …………… LISZT


Taldea


Pianoa: Joaquín Achúcarro.

Saioak

19:30

Prezioa

15€

Arriaga lagunak eta kolektiboak: 12€

3 ikuskizunetarako ABONUA: 30€

Iraupena

1:15 ordu

TOP