Jazz Kontzertua

JESPER BODILSEN TRIO & MADS MATHIAS

BJC Arriagan

Eskandinaviako hirukoterik indartsuenetako bat, Danimarkako ahotsik handienetako batekin batera.

2023ko ekainaren 06a

Danimarkatik dator Eskandinaviako eszena bikaineko talderik indartsuenetako bat: Jesper Bodilsen baxu-jotzailearen hirukotea. Laukote gisa dator, ordea, Mads Mathias saxofoi-jotzaile eta kantaria batu zaie eta. Kantari eta konpositore hori, hainbat musika-tresna jotzen dituena, izar bat da Danimarkan, eta musikazaleen bihotzak bereganatu ditu karismaz eta nortasunez betetako interpretazioekin. Crooner tradizioari jarraitzen dio haren estiloak, eta jazz-kantari handiak ditu inspirazio-iturri, hala nola Nat King Cole, Frank Sinatra eta Harry Connick Jr.

Laukoteak Mads Mathiasen beraren eta Jesper Bodilsen kontrabaxu-jotzailearen hainbat diskotako musika interpretatuko du. Jesper Bodilsenek zuzentzen duen hirukoteak oinarri aparta eta sendoa du, Bodilsen bera Martin Andersen bateria-jotzaile ezagunarekin elkartu izanaren ondorioz. Eta, oinarri horren gainean, Steen Rasmussen piano-jotzailea aritzen da. Ibilbide luzeko musikaria da; Eskandinaviako pop- eta jazz-abeslarien laguntzaile aritu da eta brasildar-musikako bere proiektuak egin ditu Leo Minax eta Josefine Cronholm musikariekin, besteak beste. Arriagak, beraz, lau talentu handi hartuko ditu.

Logo BJC


Taldea


Saxo altua eta ahotsa: Mads Mathias.
Pianoa eta teklatuak: Steen Rasmussen.
Bateria: Martin Andersen.
Kontrabaxua: Jesper Bodilsen.

Saioak

6 - 19:30h.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Bilbaina Jazz Clubeko kideak:
14€

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP