Klarineteak eta ahotsak beti izan dute beren tokia, ez bakarrik musika klasiko landuan, baita musika herrikoian ere. Oso lotuta egon dira beti herriak ospakizunetan zein une mingarrietan sentitzen duen adierazteko premiarekin edo beharrarekin. Kontzertu honetan, pianoaren laguntzarekin, jazarriak izan ziren konpositoreen musika entzuteko aukera izango du publikoak, bi musika-tresnen adierazpenaren bidez, malenkonia eta umorea tarteko.
Emanaldian eskainiko diren lanen artean dago Chevalier de Saint-Georgesek XVIII. mendean egindako aria. Musikagile hura baztertu egin zuten, beltza zelako. Era berean, nazismoaren jazarpena pairatu zuten Hindemith, Martinu eta Horovitz musikagileen lanak interpretatuko dituzte, hizkuntza neoklasikoa ezaugarri duten ganbera-musikako sonatak, hain zuzen. Horiez gain, Ullmann, Milhaud eta Zeisl konpositoreen lieder-zikloak izango dira entzungai, eta Messiaenek kontzentrazio-esparru batean idatzitako klarinete bakarlariarentzako lana ere bai, amildegitik txorien kantuari eskainitakoa.
Taldea
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre.
Saioak
Prezioa
15€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: