María Hervás, Aktore Protagonista Onenaren MAX Sariaren irabazle ederra, “Iphigenia en Vallecas” lanarengatik (Arriaga Antzokian ikus ahal izan genuen), berriro gure eszenatokian izango da zoritxarrez gaurkotasun handiko obraren buruan. “Jauría” akusatuen eta salatzailearen adierazpenekin eta La Manadari egindako auziaren transkripzioen zatiarekin eraikitako dramaturgia da; hots, 2016ko San Ferminetan gazte bati talde-bortxaketa egindako boskote zoritxarrez ezagunari egindakoa.
2016ko uztailaren 7ko 3 a.m. San Fermin jaiak. Haiek bost dira. La Manada deitzen dira. Gazteenak eta kide berrienak hastapen-erritua pasa behar du. Iruñea erdigunean neska batekin gurutzatu ondoren, autoraino lagunduko diotela esan diote. Baina, bidean, haietako bat eraikin bateko atarian sartzen da eta gainerakoei deitzen die bertara joateko. Neska gazteari heldu eta atarian sartzen dute.
Taldea
Autorea: Jordi Casanovas
Zuzendaritza: Miguel del Arco
Antzezleak: Fran Cantos, Javier Mora, María Hervás, Ignacio Mateos, Martiño Rivas eta Pablo Béjar
Argiztapena: Juan Gómez Cornejo
Soinu-diseinua: Sandra Vicente_Studio 340
Eszenografia eta jantziak: Alessio Meloni
Produkzio-zuzendaritza: Aitor Tejada y Jordi Buxó
Produkzio exekutiboa: Pablo Ramos Escola
Musika: Arnau Vilà
Zuzendari laguntzailea: Xus de la Cruz
Esker onak: Isabel Valdés, Rita Deiana
Produkzioa: Kamikaze Producciones
Saioak
17, 18 eta 19: 19.30
20: 19:00
Prezioa
9,50 - 25 € /beherapenak
Arriagako lagunak: %25eko deskontua.Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20ko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %20ko deskontua.
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian aurkitzen diren pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurreko palkoan lagun batekin).
Iraupena
85 minutu