“Nire kontzertuetan, interpretatzen ditudan konposizioez hitz egiten dut, zergatik aukeratu ditudan kontatzen dut, zer-nolako garrantzia duten niretzat eta zein testuingurutan konposatu ziren”. James Rhodes-ek bere errezitalak nolakoak diren horrela azaltzen du Instrumental. Memorias de música, medicina y locura izeneko bere liburuaren atarikoan; liburu horrekin, arrakasta ikaragarria eta bat-batekoa lortu du mundu osoan. Bach, Chopin, Rachmaninov, Schubert edo Beethoven-en konposizioen artean, piano-jole britainiarrak bere bizitzaren istorioa kontatzen du, non, musikak oztopo ugari gainditzen lagundu dion.
James Rhodes karismatiko, bizi eta zinez argia, bere 41 urterekin, musika klasikoaren dibulgatzaile nagusienetako bat da. Gainera, oso ikuspegi desberdinarekin jorratzen du agertokian, publikoarekin elkarreraginez, emozioak partekatuz eta stand up-eko estilo bereziarekin, musika klasikoari oso ukitu pertsonala eta rock and roll puntu bat emanez.
Saioak
Martxoak 15. 20:00
Prezioa
10,50 - 36 euro /beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunek: %15
Taldeek, familia ugariek,30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %10
Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek:%50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)
Iraupena
75 minutu