Kontzertuak

James Rhodes

IKUSKIZUNA BERTAN BEHERA

2020ko apirilaren 05a

Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

James Rhodes pianista eta idazlearen eskutik, konzertu tradizional klasikoaren ordez esperientzia inklusibo aparta izango dugu. Espainian finkatutako musikari ingelesak kontzertuetan musikarekiko maitasuna eta irrika erakusten ditu eta bertaratutako ikusle oro berarekin zein aurkeztu eta interpretatzen dituen konpositore handiekin konektatzea lortzen du. Umorea eta azkartasuna ezaugarri dituen komunikatzaile paregabea dugu Rhodes, bere ezagutza liluragarriak partekatu eta musika klasikoa bezalako abesti serioak denontzako eskuragarri egiten dituen artista.

«Interpretatzen ditudan kanten inguruan berba egiten dut kontzertuetan, zergatik hautatu ditudan, nolako garrantzia duten niretzat eta zer testuingurutan konposatu ziren kontatzen dut». Horrela azaldu du James Rhodesek bere liburuaren «Instrumental. Memorias de música, medicina y locura» (13. argitalpena, 100.000 ale baino gehiago saldu dira) atarikoan nolakoak diren bere errezitaldiak. Liburuak ustekabeko arrakasta izugarria izan du mundu osoan.

Musika mota honek batzuetan inguruan duen hautsa astintzeko asmoz, Rhodesek ikuspegi berritzailea duen musika klasikoko kontzertu iraultzailea eskainiko du. Artista britainiarrak sorturiko errezital propio eta personal honetan, musika jo ez ezik, interpretatzen duen lan bakoitza bere testuinguruan jartzen du eta konpositoreen istorio eta ohar biografikoak kontatzen ditu agertokiaren gainean dagoela. Kontzertu berezi hauen bitartez James Rhodes munduko musika klasikoaren dibulgatzaile nagusietako bat dugu, bira eta musika jaialdi eta aretoetan ematen dituen kontzertuei esker zein telebista britainiar eta espainiarrek elkarlanean filmaturiko dokumentalen laguntzaz.

 

James Rhodes karismadun eta adimentsuak musika klasikoan sinesten du erabat: «Kontzertu honetan ikuslea gero eta eroagoa den mundu honetatik ihes egitera gonbidatu eta indarberritzea gustatuko litzaidake».

Bere estilo propioa dela eta oso txalotua izanik, Rhodesek emanaldi guztiei bere ukitua jartzen die lehen pertsonako musika zer den erakutsiz eta musika klasikoa inguratzen duen solemnitatea deseginez entzuleei gerturatzearren.

Programak Beethovenen jaiotzaren 250. urtemuga ospatuko du.

 

Ludwig van Beethoven:

Sonata No 15 in D major, Op. 28, ‘Pastoral’

Sonata No 27 in E minor Op. 90

Sonata No 21 in C major, Op. 53 ‘Waldstein’


Taldea


Pianoa: James Rhodes

Saioak

7:00 pm.

Prezioa

13 - 40 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %15eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
TOP