Zinema – Kontzertua

J DE LOS PLANETAS PRESENTA PLENA PAUSA

«Ivánen film laburrek bideoklipak dirudite: hiru minutu, lau minutu… 80ko hamarkadako Sonic Youth taldearen Super 8koak bezalakoak dira», dio Jk.

2023ko azaroaren 18a

Zinebi programazioko ikuskizuna.

Pantaila argitzen da, eta sigi-saga mugitzen dira Super 8ko film baten zerrenda gorriak, tindugabetuak, jauzilariak. Iván Zuluetak (Donostia, 1943-2009) joan den mendean filmatutako zeluloidea dela uste da. Musikariak agertzen dira eta pantailaren aurrean gelditzen dira, publikoari bizkar emanda. J musikariak kanten bidez moldatu ditu fotograma horiek bere izenarekin grabatu duen lehen albumean, Plena Pausa izenekoan. Iván Zulueta 70eko hamarkadako gure artista madarikatua izan zen: queer-a, rockeroa, jonkia, goi-jatorriko bohemioa… Prozesu luzea izan da haren filmak —inoiz ikusi ez direnak— kanta-formatura egokitzea, baina azken emaitza hipnotikoa da.

Plena Pausak kanten liluraren bidez adierazten ditu iraganeko hedonismoa eta sormena, alferrik galdutako gaztaroak eta errebeldia eragotziak. J bihotzez lotzen zaio Zuluetaren etxeko film inperfektu eta akastunetan harrapatutako espirituari. Existitzen ez den iragana, orain iheskorrari seinaleak igortzen dizkiona eta hamarkadetan zehar emozioa hegaka jartzen duena. Momentua «orain» da beti. Ez lehen, ez gero. The end. Filmoteca Españolarekin lankidetzan egindako proiektua da Plena Pausa, zinemagile eta ilustratzaile donostiarraren artxibo pertsonala eskuratu ondoren.


Taldea


Ahots nagusia eta gitarra: J.
Gitarra eta ahotsa: Natalia Drago.
Baxua: Miguel López.
Teklatua eta gitarra: Miguel Martín.
Bateria: Roberto Escudero.
Gitarra gonbidatua: Jaime Stinus.
TOP