Ipuin musikal hau pianoarekin, narratzaile batekin, tiplearekin, soprano batekin eta koruarekin antzezteko idatzita dago, eta itsasoa biziki maite duen eta marinel batzuek salbatuko duten neskatilaren istorioa kontatzen du. Egun batean, ekaitza bete-betean, haurra uretara erori, arrain erraldoi batek irentsi eta hondartza batera eramango du; handik, itsas hegazti batzuek hiri gris eta bizigabe batera eramango dute, non izarrak konpontzen dituen mutiko bat ezagutuko duen. Elkarrekin, hiriko biztanleen “bihotza aldatzeko” zereginari ekingo diote.
Proposamen artistiko eta eszeniko honek, kantuaren, dantzaren, ahotsaren eta zirrararen bidez, sormena, mezu soziala eta ingurumen-iraunkortasuna bat egiten dituen istorio unibertsala kontatzen du.
Adina: 6 urtetik gora.
Gaztelaniaz, euskarazko elkarrizketekin eta hala gaztelaniazko nola euskarazko azpitituluekin.
Taldea
Texto: Marta García.
Itsas neska: Lorea López.
Izar konpontzaliea: Urko Sánchez, Xabat Caminos.
Txoria: Agate Pagola.
Narratzaileak: Enara Lardizabal, Alain Sánchez, Iraide Urbistondo.
Koruak: Easo Eskolania, Easo Gazte Abesbatza.
Pianoa: David de Oliveira.
Perkusioa: Nerea Quincoces.
Musika zuzendaria: David de Oliveira.
Eszena zuzendaria: Mafalda Saloio.
Eszenografia: Mafalda Saloio.
Argiztapena: Alaine Arzoz.
Jantziak: Pascal Robert.
Produkzioa
Donostiako Musika Hamabostaldia
Saioak
6 - 18:00.
7 - 12:00 eta 18:00.
Prezioa
12 - 17€
15 urtetatik: 17€
15 urtetik gorakoentzat: 12€
Iraupena
55 min.