2023ko apirilean beteko dira 110 urte, ahots eta pianorako hamalau abestiko zikloa konposatu zenetik Heinrich Heine (1797-1856) poeta alemaniarraren olerkien gainean. Andres Isasi (1890-1940) konpositore bilbotarrak egin zuen zikloa, garaiko konpositore europar nabarmenenetako batzuekin Berlinen ikasten ari zela.
Artxiboetan patxadaz zain dagoen musika berreskuratzeko eta balioztatzeko ahaleginean, Ruben Fernandez Agirrek jatorrizko partitura arakatzeko eskatu zion Carlos Imaz konposatzaileari, jakitun baitzen Vanessa Goikoetxearen lan ona eta errepertorio-mota honetarako ahots kaudimentsua eskura izango zituela.
Kontserbatzen zen grabazio bakarra 1999an egin zuten Javier Solaunek eta Alejandro Zabalak, Getxoko Andres de Isasi Kontserbatorioan gordeta dagoen eskuizkribuaren oso bestelako kopia batetik abiatuta. Jatorrizko obra berreraikitzea ez da erraza izan: batetik, idazkera, zirriborroak eta akatsak argitu behar izan dira, ohikoa denez, eta, bestetik, egileak hainbat bertsio egiten ditu, askotan aldakorrak, bere bilakaera musikal pertsonalari jarraikiz.
Hainbat hilabetez gogor lan egin ostean, Arriaga Antzokiak ziklo osoaren erabateko estreinaldia eskaintzen du atsegin handiz, jatorrizko bertsioan eta hizkuntzan. Artxiboetan gordeta dago abestietako batzuen edizioa; baina, beste batzuk, haren ohiko kopiatzaileak ez zituen garbira pasatu ere egin; beraz, segurtasunez baiezta dezakegu ziklo osoa ez zela inoiz jendaurrean interpretatu egilea bizi zela. Efemeridea une ezin hobea da, antzokiak konpositore bilbotarraren lana sortu zen bezala eskain dezan.
EGITARAUA
Andrés Isasi (1890-1940). Lieder op. 16
Poesías de Heinrich Heine.
1 – Ali Bei
2 – Lass ab!
3 – Frühling
4 – Die ungetrue Luise
5 – In deiner Nähe
6 – An Sie
7 – Liedchen
8 – Vergiftet sind meine Lieder
9 – Es war ein alter König
10 – Der Phönix
11 – Sie tanzt
12 – Gott weiss für wen es schlägt
13 – Komm zu mir
14 – Die Rose, die Lilie, die Taube, die Sonne
Carlos Ímaz (1972). “Cuatro canciones en forma de poema”.
Poesías de Matías González Pinos.
1. Sobre las torres del sol
2. Dentro de un beso
3. Perdido en tu voluntad
4. Sonrisa morena
ERABATEKO ESTRENALDIA
Taldea
Piano-jotzailea: Rubén Fdez. Aguirre
Saioak
18 - 19:30.
Prezioa
15€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: