Antzerkia

Invernadero

Fantasia bat, denborarekin egia bihurtu dena.

2015ko urriaren 01tik 03ra

“Fantasia bat, denborarekin egia bihurtu dena ”

Kezkagarria eta mikatza, “Negutegia” da Harold Pinter-en lan biribilenetako bat, berrogeita hamar urte zituenean idatzi zuena baina, berehala estreinatu beharrean, aldi hoberen zain utzi zuena tiraderan… hogeita hamar urte. Orain Mario Gasek berreskuratu du, Eduardo Mendoza idazlearen moldaketa batekin eta, besteak beste, Gonzalo de Castro eta Tristán Ulloa aktoreekin.

Lan honetan Pinterrek satira bat egiten du establezimendu baten -ez digu esaten zer den zehazki- funtzionamendu burokratiko eta gobernamendu autoritarioari buruz. Establezimendua ez dago inolako kontrolpean eta, itxuren arabera, zilegi da bertan bizi diren pertsonak nolanahi erabiltzea. Gabonetako ospakizunen erdian, ordea, zuzendariak eta bere taldeak aurre egin behar diote beren ardurapeko barruti horretan gertatu diren heriotza eta jaiotza bati. Nork eragin ote ditu? Eta nola jokatu behar ote da halako gertakari ustekabeko bezain konprometigarrien aurrean?


Taldea


Moldaketa: Eduardo Mendoza
Zuzendaria: Mario Gas
Eszenografia: Juan Sanz eta Miguel Ángel Coso
Argiak: Juan Gómez-Cornejo (AAI)
Ekoizpena : Teatro del Invernadero, Teatro de La Abadía
Figuringilea : Antonio Belart
Soinu espazioa: Carlos Martos Wensell

Interpreteak: Gonzalo de Castro, Tristán Ulloa, Carlos Martos, Jorge Usón, Isabelle Stoffel, Javivi Gil Valle, Ricardo Moya

TOP