Gizarte- eta kultura-maila handiko bikote bat, krisi ekonomikoa tarteko, kanpoaldeko auzo apalago batera lekualdatu beharrean aurkitzen da. Orduan, bizilagunekin harremanetan hastea erabakitzen dute ingurune berrira egokitzeko. Hasiera batean asmo onen aitorpena dirudiena amesgaizto bihurtzen da.
Antzerki berriko satira sozial interesgarrienetakotzat hartua, kritika guztiek bat egin dute antzezlan hori goraipatzean; izan ere, komediaz baliatuz, gizarte- eta kultura-maila desberdineko pertsonen arteko harremanen gordintasuna islatzen du.
Jordi Galcerán-en bertsioak ekintza gure gizartera lekualdatu du. Guztiok ere geure burua bertan identifikatuta ikus dezakegu. Lortutako aktore-zerrendak eta ekipoak, Daniel Veronese buruan duela, bere garaian Londreseko ikuskizunen sailean antzezlan honek lortu zuen arrakasta baieztatu baino ezin du egin.
Produkzio berriaren estreinaldia Arriaga Antzokian
“Antzezlan gogorra, dibertigarria, besaulkian barrez leherraraziko zaituena…” Financial Times
“Komedia…urragarria eta gizarte-iruzkin zorrotzekin” The Guardian
Taldea
Egilea: Torben Betts
Itzulpena: Jordi Galcerán
Produkzioa: Nicolás Belmonte y Carlos Larrañaga
Argiztapena: Jon Aníbal
Eszenografia: Elisa Sanz
Jantziak: Paco Casado
Soinua: Isabel Montero
Aktore-zerrenda: Maribel Verdú, Natalia Verbeke, Jorge Bosch y Jorge Calvo
Zuzendaritza: Daniel Veronese
Saioak
22. 20:00
23. 20:00
24. 18:00 eta 21:00
25. 19:00
Prezioa
8,50-25 euro / Beherapenak
Iraupena
1 ordu 40 minutu