Inés Lorans soprano frantziar-espainiarrak, 2022ko Logroñoko Nazioarteko Kantu Lehiaketaren irabazleak, egitarau zoragarria dakarkigu, eta XIX. mendeko kultura-sorlekurik garrantzitsuenetako bat izan zen Paris hirian Espainiako musikak izandako eragina islatzen du. Itzal handiko musikagileak iritsi ziren Parisera garai hartan, besteak beste, García familia (nabarmena izan zen Pauline Viardoten eragina, batez ere), Sebastian Yradier arabarra eta Fernando Sor gitarrista katalana. Haien etorrerarekin, orduko aretoetan boleroak, tiranak, seguidillak, habanerak eta abar erruz entzuten hasi ziren, eta musikari frantziarrak musika haietaz maitemindu ziren. Are gehiago, eragin hari esker, iberiar penintsularen irudi bukolikoa sortu zuten, sentsualitate erritmikoz eta ukitu orientalistez betea, eta horrek eragina izan zuen Gounod, Massenet, Bizet, Ibert, Saint-Saëns, Ravel, Collet eta beste musikagile askoren lan ugaritan. Gogora dezagun, adibidez, Bizetek «bere» egin zuela Yradierren El arreglito abesti gogoraerraza, eta Carmen operako habanera famatuan erabili zuela.


Taldea


Sopranoa: Inés Lorans.
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre.

Saioak

23/04/2025 19:30

Prezioa

16€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP