Antzerkia

Ilusiones

Pasioa eta heriotza, leialtasuna eta traizioa, egia eta fikzioa… ongi etorriak komedia existentzialista batera

2019ko martxoaren 08tik 09ra

Bi bikote ezkonduen istorio gurutzatuen bidez, Ilusiones antzezlanak agerian uzten ditu hainbat paradoxa, hala nola pasioarena eta heriotzarena, leialtasunarena eta traizioarena, egiarena eta fikzioarena. Lanak ibilbide bat proposatzen digu bi bikote horien bizitzan barrena, zeinak saiatzen diren, batera eta bereizita, munduan duten tokia aurkitzen. Eta toki hori leku bitxietan topatzen dute batzuetan, armairu baten barruan edo Australiako basamortuko harri biribil baten gainean, besteak beste.

Baina ez dira haiek arduratuko beren bizitzako gorabeherak kontatzeaz, baizik eta lau narratzaile, zeini buruz ez dakigun ezertxo ere. Haien historiak harrapatuko dituzte, iraganeko bizitzen oihartzunak izango balira bezala, eta egiazko maitasunaren disekzio ilun eta komiko bat egingo dute. Ongi etorriak komedia existentzialista batera.


Taldea


Zuzendaritza: Miguel del Arco

Itzulpena: Helena Sánchez Kriukova

Antzezleak: Marta Etura, Daniel Grao, Alejandro Jato, Verónica Ronda

Produkzioko zuzendaria: Jordi Buxo, Aitor Tejada

Produkzio exekutiboa: Pablo Ramos Escola

Produkzioko burua: Alex Foulkes

Eszenografia: Eduardo Moreno

Jantziak: Sandra Espinosa

Argiztapena: Juanjo Llorens

Koreografia: Manuela Barrero

Soinuaren diseinua: Sandra Vicente (Studio 340)

Musika: Arnau Vilà

Ekoizpena: Kamikaze

Saioak

19:30 

Prezioa

8,50 - 25 euro /discounts

Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarte
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Antzerkiko profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

Ordu 1 eta 40 minutu

TOP