IL LAMENTO DI CARAVAGGIO
Antzerkia eta musika, margolari italiarraren koadroak birsortzeko, publikoa esperientzia sentsorial batean bilduz.
Il Lamento di Caravaggio kontzertu dramatizatua da, zeinetan antzerkiak eta musikak elkarri eskua ematen dioten. Artistak sinbiosi perfektu horretaz baliatzen dira pintore italiar handiaren koadroak birsortzeko, ikus-entzuleak esperientzia mistiko eta sentsorial batean bilduz. Aktoreak minimalismoz argiztatuz lortzen da garai horretako argi-ilun bereizgarria, eta argiztapen horrek, erakusteko baino gehiago, agerian jartzeko balio du. Argi zuriko halo xume batek giza gorputzaren inperfekzioak bustitzen ditu, haren esentzia erakutsiz.
Carlos Mena kontratenorrak eta Tiento Nuovo orkestrak Biber-en, Schmelzer-en, Johann Michael Bach-en edo Rosenmüller-en musika bokal eta instrumentala interpretatzen dute. Musika horrek bereizgarri hauek ditu: dramatismoa, adierazpen-intentsitatea eta stylus fantasticusaren berezko kontraste eta ustekabekoak; eta Caravaggio handiaren koadro ospetsuenetako batzuen denbora errealeko sorkuntza girotzen eta aberasten ditu, ikusmenetik haratago doan esanahia emanez.
Taldea
Orkestra: Tiento Nuovo.
Kontratenorra: Carlos Mena.
Zuzendaritza artistikoa eta organo positiboa: Ignacio Prego.
Biolina: Emmanuel Resche-Caserta eta Víctor Martínez.
Biola: Daniel Lorenzo eta Sara Gómez Yunta.
Biolontxeloa: María Martínez.
Biolonea: Ismael Campanero.
Tiorba eta gitarra barrokoa: Ramiro Morales.
Klabezina: Alberto Martínez.
Saioak
Prezioa
18-36€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erako DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25ko DESKONTUA.
Gazte-kupoa::
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: