Literatura eta Musika Euskaraz – Espacio Foyer

IKER LAUROBA

IKER LAUROBA

Zenbait euskal idazle eta bertsolari ezagunekin batera konposatutako kantuak abestuko ditu.

2023ko apirilaren 24a

Ibilbide luzea du Iker Lauroba musikariak: Utikan eta Hamaika Bide taldeetan aritu zen, eta 2004tik aurrera egin zen ezaguna, Lauroba taldeari esker. Bost disko plazaratu ditu, bakarka, 2015etik. Gainera, laguntzaile izan du Izarok lan batzuetan, eta haren taldearekin birak egin ditu Iker Laurobak.

Zenbait idazle eta bertsolarirekin elkarlanean jardun izan da; besteak beste, Harkaitz Cano, Leire Ugadi, Jon Martin, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendirekin. Haiekin batera sortutako kantuak abestuko ditu kontzertu berezi honetan. Ez da bakarrik arituko Iker: Olaia Inziarte, Hurbil Artola eta Leire Berasaluze izango ditu alboan, abesten eta instrumentuak jotzen.


Taldea


Taldea: Iker Lauroba, Olaia Inziarte, Urbil Artola, Leire Berasaluze

Saioak

24 - 19:30

Prezioa

15€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP