Iluntasuna beroa eta inguratzailea da. Lasai lo egiteko eta ametsen lurraldera bidaiatzeko edo zure amaren sabelera itzultzeko lekua. Izan sentibera. Baina iluntasuna beldurgarria ere bada, amets gaiztoen eta bakardadearen erresuma, lasaitu eta asebete nahi duten mamu gosetien eremua. Gainerakoak iluntzen dituen argia etengabe bilatzean, inoiz ez dute haien gosea aseko, baizik eta orroaren hutsean harrapatuta geratuko dira. Beti borrokatzera eramango gaituen ekaitza izango da.
The Best of Darkness Islandiako Sigur Rós banda ezagunaren musika orijinala duten lan batzuetako laugarren eta azken pieza da. Obra iluntasunean eta giza gorputzaren sentiberatasunean inspiratzen da. Serieko lehen pieza, At Dusk, We Embrace, 2017ko neguko solstizioan estreinatu zen Norður og Niður jaialdian , Sigur Rós-en. Life in the Undergrowth bideo-instalazioa, Pierre-Alain Giraud-ekin elkarlanean, Winter Lights Festival-en inaugurazioan estreinatu zen Reikiaviken 2018ko otsailean, eta bi petrolio-tanga handitan eman zen. Hirugarren pieza, Variations of Darkness, Reykjavik Art Museum-eko espazio argitsurako sortu zen bereziki, eta Reykjavik Arts Festival jaialdian aurkeztu zen 2018ko ekainean. The Best of Darkness lehen aldiz estreinatu zen Everybody ‘s Spectacular ekitaldian Reykjaviken, 2018ko azaroan.
Iluntasunean eta gizakiaren gorputzean inspiratutako lanarekin itzuliko dira Arriaga Antzokira Erna Ómarsdóttir eta Islandiako dantza konpainia.
Fair Saturday
Arriaga Antzokiak bat egingo du, aurten ere, larunbatean, azaroaren 30ean, ospatuko den Fair Saturday ekimenarekin. Egun horretan, hainbat hiritako artistak, kultur erakundeak, taldeak eta guneak elkartu egingo dira, ekitaldi bakoitzaren bitartez GKE edo gizarte arloko egitasmo bat bultzatuko duen kultur eta gizarte izaerako mugimendu globala eratuz. Horrela, larunbatean, arratsaldeko 19:30etan, eskainiko den emanaldia izango da Fair Saturday ekimeneko jardueretako bat, eta emanaldi horren diru-bilketaren parte bat, Aspanovas elkarteari, alegia, Bizkaiko minbizidun haurren gurasoen elkarteari emango zaio.
Taldea
Egilea: Erna ÓmarsdóttirValdimar Jóhannsson
Zuzendaritza: Kata Ingva
Koreografia: Erna Ómarsdóttir IDC -rendantzariekin elkarlanean
Dantzariak: Erna Gunnarsdóttir, Felix Urbina Alejandre, Sigurður Andrean Sigurgeirsson, Elín Signý W Ragnarsdóttir, Una Björg Bjarnadóttir, Shota Inoue, Hannes Þór Egilsson, Ho-Ching Charmene Pang, Halla Þórðardóttir
Jatorrizko musika: Sigur Rós Valdimar Jóhannsson –ekin elkarlanean
Argiztapenaren diseinua: Björn Bergsteinn Guðmundsson
Argien teknikaria: Pálmi Jónsson
Zuzendari teknikoa: Baldvin Þór Magnússon
Soinu espazioa: Valdimar Jóhannsson
Karakterizazioa: Rebekka Jónsdóttir, Erna Guðrún Fritzdóttir
Panpinak: Gabríela Friðriksdóttirrek berez sortuak “Transaquania: into the blue” ikuskizunerako
Saioak
19:30
Prezioa
14 - 42 € /beherapenak
Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
Dantza profesionalak: %25eko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
Iraupena
50 minutu