Antzerkia

Horror

Arnasa moztuko dizun amesgaizto ikusgarria

2019ko urriaren 11tik 13ra

Beldurra gizakiaren emoziorik indartsuena eta zaharrena da. Eta ezagutzen ez dugunarekiko beldurra beldurrik indartsuenetarikoa eta zaharrenetarikoa’ (H.P. Lovecraft)

“Horror” lanean, gizakiak dituen beldurren izaerari buruzko hausnarketa egiten da, babestuta sentiarazten duen hura galtzeko hain beldur izanik. Obra honetan, Jakop Ahlbomek hain atsegin dituen beldurrezko pelikulak omentzen dira; esate baterako, El Resplandor (1980), Stanley Kubrik-ena; El bebé de Rosemary (1968), Roman Polanskirena; edo Pesadilla en la calle del infierno (1984), Wes Cravenena. Modu horretan, lan honetan, mundu beldurgarri eta magikora eramango gaitu, eta publikoak ezingo du pertsonaiekin sartu gabe eta oihu eta barre egin gabe geratu.

1971.urtean jaio zen, eta Jakop Ahlbom artista suediarra Holandara joan zen 90eko hamarkadan, Amsterdamgo Arteen Akademian Mimika ikastera. Azken hamarkadan, Ahlbom-ek bere antzerki-zigilua garatu du; hau da, antzerkia, mimika, dantza, musika eta ilusioen mundua batzen dituen marka. Haren konpainia nabarmentzen da ikusmen-hizkuntza indartsu, efektu izugarri eta umore beltz handiko obrak sortzeko duen gaitasunarengatik.

 

Adina: 14 urtetik aurrera – Hitzik gabeko ikuskizuna – Argi estroboskopikoak erabiltzen dira.


Taldea


Kontzeptua eta zuzendaritza: Jakop Ahlbom

Jakop Ahlbom Company-ko aktoreak: Luc van Esch, Yannick Greweldinger, Judith Hazeleger, Silke Hundertmark, Sofieke de Kater, Gwen Langenberg, Maurits van den Berg, Reinier Schimmel

Dramaturgia: Judith Wendel

Musika: Wim Conradi, Bauke Moerman

Eszenografia: Douwe Hibma, Jakop Ahlbom

Eszenografiako laguntzailea: Remco Gianotten

Argiztapena: Yuri Schreuders

Jantziak: Esmée Thomassen

Produkzioa: Jakop Ahlbom Company

Saioak

11 eta 12 – 19:30 

13 – 19:00 

Prezioa

12 - 32 € /beherapenak

Arriagako lagunak: gehienez %25eko deskontua.
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak eta antzerkiko profesionalak: %20ko deskontua.
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian aurkitzen diren pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurreko palkoan lagun batekin).

Iraupena

80 minutu

TOP