Dantza - Agertoki irekia

HNUY ILLA

Dantzatik, kantutik, musikatik, irudietatik arnastuko dugu poesia, Sarrionandiak irekitzen digun leihotik munduari begira.

2020ko abenduaren 03a

OHAR GARRANTSITZUA: EMANALDIEN HASIERA-ORDU BERRIA, 19:00ean.

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: ‘Hnuy illa nyha majah yahoo’. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu eta HNUY ILLA ikuskizuna, liburutik aukeratutako poesiaetan oinarritzen da.

Liburuaren 25. urtemuga baliatuz, Kukai Dantzak, Tanttaka konpainiaren laguntzaz, liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat egiteari ekin dio. Horrela, egindakoak jaso, berritu eta publikoaren esku jarri dute hain kuttun duten proiektua.


Taldea


Poemak: Joseba Sarrionandia.
Zuzendaritza eszenikoa: Mireia Gabilondo.
Koreografia: Jon Maya Sein.
Dantzariak: Alain Maya, Aritz Lopez, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Urko Mitxelena.
Musika: Iñaki Salvador.
Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano.
Ikus-entzunezkoen disinua: David Bernués.
Jantzien diseinua: Ana Turrillas.
Laguntzaile bereziak: Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Maria Berasarte

Saioak

3 - 19:00

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Dantza profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP