HITS: Badirudi baietz, Tricicleren azken bira izango dela.
Zer da HITS?
HITS antzezlana (izenak berak adierazten du) Tricicleren onenaren bilduma da, edo ia onenarena, esketx batzuk alde batera utzi behar izan dituztelako, nahitaez. Hala eta guztiz ere, egin duten ikuskizunik luzeena da, ehun minutu irauten baitu. Gagez josiriko antzezlan bat da eta, diren guztiak ikusiko ez ditugun arren, ikusiko ditugun guztiak on-onak izango dira.
HITS ikuskizunean (katalanez umore adimentsu, bizkor eta harrigarriaren akronimoa da: humor intel·ligent, trepidant i sorprenent) hamabi esketx laburtu eta, amaitzeko, laburpen zabal bat ikusiko ditugu. Laburpen zabal hori ikusleak arnasketa-kolapsoa izateko zorian utziko dituen gag labur-laburrez osaturik dago. Ia guztiak estreinatu zituzten moduan aurkeztuko dituzte, denborak ez baitie eragin, alde batera utzi edo aldatu dituzten alderdi teknologiko batzuk salbu.
Hirukote katalana betidanik ezagutzen dutenei HITS (asko) gustatuko zaie, eta haien seme-alaben seme-alabak harrituta (aho zabalik) utziko ditu; izan ere, belaunaldiz belaunaldi gero eta ikusle gehiago izan dituzte.
Taldea
Gidoia, zuzendaritza eta ekoizpena: Tricicle
Aktoreak: Joan Gràcia, Paco Mir, Carles Sans
Saioak
IRAILAN
13. 20:00
14. 20:00
15. 20:00
16. 18:00 eta 21:00
17. 18:00
20 20:00
21. 20:00
22. 20:00
23. 18:00 eta 21:00
24. 18:00
27. 20:00 funtzio hori bertan behera utzi da
TRICICLE taldeko irailaren 27 emanaldia bertan behera geratu da arrazoi logistikoak direla eta. Arriaga Antzokiak dagoeneko saldutako sarreren zenbatekoa itzuliko du
28. 20:00
29. 20:00
30. 18:00 eta 21:00
URRIAN
1. 18:00
Prezioa
9,50 - 36 euro /beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunentzat: % 10 emanaldi hauetarako: ostirala eta larunbata, 21:00; eta igandea.
Taldeentzat: % 15 (galdetu baldintzak leihatilan)
Gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33 baino desgaitasun handiagoa duten pertsonak: % 10 (galdetu baldintzak leihatilan)
Desgaitasunen baten ondorioz gurpil-aulkia behar duten pertsonentzat: % 50 (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)
Iraupena
100 minutu