Joan Carreras aktore onenaren MAX Saria jaso zuen lan honetan egindako interpretazioagatik.
Aktore batek William Shakespeareren tragediako errege gupidagabe Rikardo III.a antzezteko erronkari egin beharko dio aurre. Bizitza osoa darama bigarren mailako paperak egiten, eta aukera hori merezi duela uste du. Hala ere, iruditzen zaio taldeko gainerako aktoreak ez daudela bere mailan eta ez zaio batere gustatzen zuzendariak proposatzen diona. Pertsonaia eraikitzen ari den bitartean, aktorearen eta errege ingelesaren arteko antzekotasunak azaleratzen hasiko dira. Biak ala biak handizaleak eta argiak dira. Rikardo III.a bezalaxe, Juan ez da gutxirekin konformatzen, botere-irrika du eta ez dago denbora galtzeko prest aktore ahul, oso sentibera edo erdipurdikoekin. Bien bizitzako istorioak elkarren artean lotzen joan ahala, aktorearen, pertsonaiaren eta ikuslearen arteko harremana gero eta estuago bihurtuko da.
Historia de un jabalí o Algo de Ricardo antzezlanak gaur egungo botere-mekanismoez, desioaz eta erresuminaz hitz egiten du, eta gizakien anbizioaren mugei buruzko hausnarketa proposatzen du.
Taldea
Itzulpena: Joan Sellent
Antzezlea: Joan Carreras
Eszenografia: Laura Clos
Soinu-espazioa: Ramón Ciércoles
Jantziak: Sergi Corber
Argiztapena: Ganecha Gil
Produkzio-zuzendaritza: Josep Domenech
Produkzio exekutiboa: Luz Ferrero
Produkzio-burua: Clàudia Flores
Banaketa eta komunikazioa: Bitò
Produkzioa: Temporada Alta 2020 eta Grec 2020. Bartzelonako Jaialdia
Saioak
25 - 19:30h.
Prezioa
21€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
70 min.