Hiru emakume -Tres mujeres hiru ahotseko olerki hunkigarri bat da, kontrabaxuaren eta kantuaren soinuek lagunduta, amatasuna ardatz duena. Ahots bakoitzak amatasuna bizitzeko modu desberdin bat irudikatzen du: lehenengoa, bere burua errealizatzeko ama izan nahi duen emakumea; bigarrena, sufritzen ari dena ezin duelako ama izan; eta hirugarrena, ama dena, gogoz kontra bada ere.
Sylvia Plath idazle eta poeta estatubatuarrak ozen irakurria izateko sortu zuen olerki feminista hau. Berak 1962an irakurri zuen BBCn, hil baino urtebete lehenago. Orain, Mireia Gabilondok zuzendutako muntaia berri honetan, hiru aktorek hartu dute Plathen lekukoa, bere hitzei ahotsa emateko oholtza gainean.
Antzezlana mintzagai
Emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, 19:30etan, antzezlana mintzagai izango duen solasaldia eskainiko du Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasteriok. Arriaga Antzokiko foyerrean gauzatuko da eta 20 minutu iraungo du, ondoren eskenatoki gainean gertatuko denaren gosegarri gisa.
Arriaga Antzokiaren produkzioa
Obra bi bertsiotan aurkeztuko da: euskaraz (martxoaren 15an) eta gaztelaniaz (martxoaren 16tik 18ra)
Laguntzaikeak:
LORALDIA jaialdiak ikuskizun honekin bat egiten du, bere programaren barruan sartuz.
Taldea
Tres mujeres, Sylvia Plath-ena
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Antzezleak: Ainhoa Etxebarria, Ane Pikaza eta Ylenia Baglietto
Abeslaria: María Berasarte
Kontrabaxu-musika: Ane López
Euskarako itzulpena: Harkaitz Cano
Escenografia: Fernando Bernués
Argiztapena: Xabier Lozano
Ikus-entzunezkoak: David Bernués
Jantziak: Ana Turrillas
Zuzendaritza-laguntzailea: Vito Rogado
Musika-aholkularia: Iñaki Salvador
Produkzioa: Arriaga Antzokia
Saioak
Euskeraz
20:00
Prezioa
8,50 - 20 euro /beherapenak
Arriagako lagunek: %25etik %35eraIraupena
Ordu 1