Hirira Josu Elberdinen egokitzapen musikala da, piano, klarinete, biolin, perkusio, korurako eta abeslari bakarlarientzat, Paul HindemithenWir bauen eine Stadt obran oinarritua.
Easo Abesbatzako haurrek sortutako opera honetan, kantuaren eta sormenezko dantzaren bidez, eta eszenografia moldakor eta ludikoak lagunduta, umeok askatasunez eraikitzen ari diren hiri imajinarioaren zirrikituak ezagutuko ditugu. Haien parte-hartzea funtsezkoa izan da sormen-prozesu osoan eta operaren alderdi guztietan (eszenografia, musika, testuak, dramaturgia, jantziak…), eta beren hiri ideala litzatekeenaren gaineko ikuspegia, balioak eta ideiak proiektu osoaren gidari eta oinarri izan dira.
Hirira ikuskizunak bizileku ditugun lekuak birpentsatzera gonbidatzen gaitu.
Euskaraz, gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin
Adina: 8 urtetik gora.
ABAO-OLBEren eta ARRIAGA ANTZOKIAren arteko lankidetza-hitzarmeneko ikuskizunak
Taldea
Musika moldaketa: Josu Elberdin.
Hitzak: Marta García.
Korua: Easo Gazte Abesbatza.
Bakarlariak: Lorea López, Xabat Caminos, Eneritz Aizpurua, Ibai Murillo, Alain Sánchez, Iraide Urbistondo, Nora Osma.
Klarinetea: Juan Miguel Amador.
Perkusioa: Mikel Urretagoiena.
Biolina: Marianne Brandstettner.
Pianoa: David de Oliveira.
Musika zuzendaria: David de Oliveira.
Eszena zuzendaria: Mafalda Saloio.
Eszenografia: Enrique Sancho Pereg.
Argiztapena: David Alkorta.
Jantziak: Clara Virgili, Fanny Alonso, Ainara Antxia, Nahia Salaberria.
Produkzioa: Donostiako Musika Hamabostaldia eta EASO abesbatza.
Proiektuaren zuzendaria eta koordinazioa: Gorka Miranda.
Saioak
Eskola-saioa: 2024ko maiatzak 13 (11:00h.).
Prezioa
13 - 18€
Iraupena
60 min.