"Cuartitos" agertokian

Hermanas

Misteriozko istorio bat, eta bertan bi ahizpa, abusuak eta tratu txar psikologikoak.

2015ko azaroaren 11tik 12ra

Marta etxean zarratuta bizi da, vodka edaten, etengabe ikusten du “Qué fue de Baby Jane” filma eta buruan borborka dabilkio musikal bat egiteko asmoa. Badu bere ardurapean ahizpa elbarri bat, Sara, eta bien arteko harremana oso konplikatua da. Astean behin, etxera etortzen zaie Olivia, adin ertaineko erizain bat, eta aldi bakoitzean aukera du ikusteko nola ari den hondatzen, itxuraz, ahizpa bien arteko harremana…

Misteriozko istorio bat, eta bertan bi ahizpa, abusuak eta tratu txar psikologikoak, bai eta, hondoan beti ezagun, “Qué fue de Baby Jane” filmaren itzala.

 


Taldea


Testua eta zuzendaria: Fer Montoya
Aktoreak: Maite Agirre, Justi Larrinaga, Olatz Gorrotxategi
Musika: Adrián G. de los Ojos
Jantziak: Lorena Montenegro
Argiztapena: Joseba Lazkano
Eszenografia: Iñigo Zabaltza, Fer Montoya, Gorka Flores
Produkzioa: Moon Produkzioak

Saioak

Prezioa

14 euro / Beherapenekin

TOP