2020an Ludwig van Beethoven konpositore, orkestra zuzendari eta pianista alemaniar aparta jaio zenetik 250 urte izango dira, ezbairik gabe musikaren historian talentu nagusietako bat. Urtemuga hau medio, Arriaga Antzokiak Vienako eskolan arreta jarri nahi izan du. Europako musika klasikoaren korronte estilistiko horretan protagonistetako bat izan ez ezik, itzal handiko aitzindari dugu musikari hau. Ziklo honetan, Beethovenetik hasi eta Vienako Eskolako zenbait konpositore handiri eta bereziki haien alderdi liederistari omenaldia egingo zaie.
Vienan Beethovenen lehen konposizioko irakasle bezala jardun aurretik ere, Franz Joseph Haydn (1732-1809) konpositore sonatu eta errespetatua zen jada. 1792 eta 1794 urte bitartean izan zen bere maisu, Haydn Londresera itzuli zen arte hain zuzen. Ez zen harreman erraza izan, ordurako originaltasun artistikoa nabarmentzen zuen Beethoven gaztearen izaera oldarkor zein idealista zen, eta hau Haydn zaharrarentzat gehiegizkoa zen, bere obrak ardatz zituena irakastea baino gehiago. Urteak aurrera egin ahala, aitzitik, elkarren arteko mirespena handitu zen: bai Haydnena bere ikaslea izandakoaren musikarekiko bai Beethovenena bere irakaslearekiko.
BEETHOVEN ETA VIENAKO ESKOLAREN ZIKLOA
Taldea
Tenorra: Manuel Gómez Ruiz
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre
Errezitatzailea: David García
Saioak
19: 30
Prezioa
15 € /beherapenak
Arriagako lagunak: %25eko deskontua.Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20ko deskontua.
Gurpil-aulkian aurkitzen diren pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurreko palkoan lagun batekin).