“Spoken poetry” eta kantuaren nahasketa, Maite Arroitajauregi ‘Mursego’ eta Harkaitz Canoren arteko elkarlan liluragarria.

Ardoa, onarpenik handienetakoa duen estimulatzaile legaletako bat dena, ikuspegi desberdinetatik behatu daiteke: gizarte-kontaktua sustatzeko edo eragiteko baliabidea, adikzio kaltegarria, lilura gozoa, ahaztearen ahaidea eta abar. Halaber, sarritan, poeten inspirazioarekin lotu izan da, Baco jainkotik hasi eta gaur eginera arte.

Porto, ardoa aitzaki hartuta, egungo bizimoduari buruzko ikuspegi lirikoa eta umoretsua eskaini nahi duen ikuskizuna da; horretarako, Fernando Pessoa, Charles Baudelaire, Rafa Berrio eta beste egile batzuen poemak eta abestiak ehotzen ditu ex profeso egindako beste konposizioekin batera, Mursego musika-taldeak duen ahalmen inprobisatzaileaz lagundurik.

“In vino veritas”, dio antzinako atsotitzak. Baina umorerik gabe, zertarako balio du egiak?

 

Literatura eta musika euskaraz cuartitoa

Porto

Harkaitz Cano eta Maite Arroitajauregi ‘Mursego’


Taldea


Harkaitz Cano eta Maite Arroitajauregi ‘Mursego’

Saioak

Prezioa

12 euro. Prezio berezia: 8 euro / Beherapenak

TOP