Humperdincken opera ospetsuaren egokitzapen honek dramaturgia magiko eta sinesgarria dakar, non argiztapena eta proiekzioak eszenaratzearen ardatz nagusia diren, 2030 Agendan jasotako balioekin batera. Hala, elikadura jasangarriaren bidez bizimodu osasungarria egitera gonbidatuko gaitu, baita ingurumena zaintzera ere.
Bertsio honetan, sare sozialen oraina eta gazteengan duten eragina islatzen da: “Basoko Barbie” sorgin-influencerrak haurrak bere mundu birtualera erakarriko ditu, eta haiek, bertan daudela, leku hori zein hutsa eta azalekoa den ohartuko dira, baina Gretel gai izango da sorginari mundu hobea posible eta beharrezkoa dela sinestarazteko. Horrela, #BasokoBarbie ez da hilko, eraldatu egingo da.
Azkenean, denek batera etorkizuna gure esku dagoela eta, aldatzeko, ekiteko unea dela abestuko dute.
Gaztelaniaz, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Taldea
Sorgina: Sandra Ferrández.
Gretel: Lucía G. Casanueva.
Hansel: Christian Borrelli.
Biza: Manu Riego.
Pianoa: Cristina Presmanes.
Musika zuzendaria: Cristina Presmanes.
Dramaturgia eta Eszena-zuzendaritza: Pedro Chamizo.
Diseinu plastikoa: Pedro Chamizo.
Jantzien diseinua: Yajaira B.
Produkzioa.
ABAO BILBAO OPERA.
YOTUMI KIDS.
Saioak
11 - 18:00.
12 - 12:00 eta 18:00.
13 - 11:00. Eskola-saioa.
Prezioa
De 12 a 17€
15 urtetatik: 17€
15 urtetik gorakoentzat: 12€
Iraupena
65 min.