Euskal musika zikloa

Guridi y Sorozábal inéditos

Guridi eta Sorozabalen lanak, Marta Ubieta sopranoak eta Rubén Fdez pianista interpretatuak

2019ko apirilaren 08a

Jesús Guridi Bidaola (Gasteiz, 1886ko irailaren 25a – Madril, 1961eko apirilaren 7a) musikagile handia izan zen, batik bat El caserío, Diez melodías vascas eta Amaya obrengatik ezaguna. Hamabost urte zituela eman zuen bere lehen kontzertu publikoa Bilboko Elkarte Filarmonikoan. Wagnerren eta erromantizismo berantiarreko musikarien eragin handia izan zuen, euskal folklorearen sustraietan inspiratu zen eta genero ugari ukitu zituen: ganbera musika, ahots konposizioak, orkestrarakoak, erlijio piezak, operak eta zartzuelak eta abar.

Pablo Sorozábal Mariezcurrena (Donostia, 1897ko irailaren 18a — Madril, 1988ko abenduaren 26a), XX. mendeko obra sinfonikoen eta genero lirikoaren (zartzuela eta opera txikiak) egile nabarmenetakoa izan zen. Bere obren artean, aipatzekoak dira: Katiuska, la mujer rusa (1931, Bartzelona), Adiós a la bohemia (1933, Madril), hartan Pio Barojarekin lan egin zuen, La del manojo de rosas (1934, Madril), La tabernera del puerto (1936, Bartzelona), Don Manolito (1943, Madril) eta abar.


Taldea


Sopranoa: Marta Ubieta

Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre

Errezitatzaile: Itxaso Quintana

Saioak

19:30

Prezioa

15 euro /beherapenak

Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70

Sarrerako prezioa: 12 euro
Arriagako Lagunak
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak
TOP