Familia osoarentzako ikuskizuna.
SALVAk hamabi urte ditu eta bizitzari buruz dakien guztia bideo-jokoetatik ikasi du. Badaki osasuna zaindu behar duela. Dena urrearekin erosten dela. Mailaz igotzeko esperientzia behar duela. Badaki istorioko heroia dela, gurasoek auto-istripu batean izandako heriotza backstory bat dela, jendeak beragatik pena senti dezan eta laguntza eman.
Salvak badaki mundua sandbox tankerako joko aske bat dela, bere erritmora esplora dezakeena eta berak joka dezan soilik existitzen dena. Badaki bere gurariak betetzea eragozten dioten oztopoak puzzleak direla, ebatzi beharreko puzzleak. Badaki, halaber, berarekin harremanetan dauden pertsonaiak ez direla garrantzitsuak, eta horregatik zilegi duela horiek engainatzea, erasotzea eta are bere mesedetan sakrifikatzea ere.
Salva oso ona da bideo-jokoetan jokatzen, bai joko estrategiakoetan, bai rol-jokoetan (RPGetan) edo zonbiei tiro egitekoetan (FPSetan). Baina, deskargatu duen joko berri hau aldapa gora egingo zaio, azken helburua ENPATIA lotzea delako, hurkoaren lekuan jartzeko gaitasuna lortzea eta hark sentitzen dutena sentitzea, alegia. Eta, puzzleak ebazten edo zonbiak tirokatzen ez bezala, ez du horretan erraztasunik.
Guridiren musika abestuko dugu. Eta agian beste batzuena ere bai. Bidaia bat egingo dugu. Road movie emozional baten estiloan, gure pertsonaia nagusiak askotariko egoerak biziko ditu, eta horietan ikasiko duena baliagarria izango zaio bidean aurrera egiteko. Ibilbidean aurkituko ditugun pertsonaia magikoen eskutik, honako hauek agertuko dira: lainoak, tximeleta-zaparrada, haur-abesbatza daraman taxia eta gure barnean benetan nahi dugun hori izateko eta egiteko erabaki irmoa.
Bilboko Koral Elkartearekin lotura estua izan zuen Jesus Guridiren musikak askotariko eraginak uztartzen ditu, eta emaitza oso pertsonala eta ezaguterraza da. Haur-abesbatzarentzat idatzita dagoen ikuskizuneko musikan bat egiten dute organista adituaren aberastasun harmonikoak, XX. mendearen hasieran musika-berritasunak barneratzen dituen Pariseko ikaslearen fintasunak eta folklorearen zein polifonia klasikoaren gaineko ezagutzak. Hori guztia eta gehiago aurkituko dugu sentsibilitatez betetako gaurkotasuneko proposamen honetan.
Azpitituludun ikuskizuna.
Taldea
Dramaturgia: Pako Revueltas, Ángel Mirou.
Testua: Ángel Mirou.
Eszena-zuzendaritza: Pako Revueltas.
Abesbatza: Coro Infantil de la Sociedad Coral de Bilbao.
Abesbatzaren zuzendaria: José Luis Ormazabal.
Piano: Alberto Sáez Puente.
Antzezleak: Gaizka Chamizo, Eneritz Artetxe, Na Gomes, Juanjo Otero, Karmele Matuzola.
Tango-dantzariak: Christina Gómez, Borja Alcalde
Efektu magikoen diseinua eta aholkularitza: Jon Zabal.
Argiztapenaren diseinua: Javier García (Kandela).
Itzulpena: Idoia Barceló
Musika gehigarria eta moldaketak: Carlos Imaz
Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria.
Saioak
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
60 min.