Claudio Giovanni Monteverdi (Cremona, 1567 – Venezia 1643) dugu Errenazimendutik Barrokorainoko trantsizio garaiko musikari handiena, eta baita ere historiako lehen operatzat jo den L’Orfeo obraren egilea.

Monteverdik zortzi madrigal bilduma edo liburu argitaratu zituen, eta 2017 honetan horietatik guztietatik lehen laurak interpretatuko dira, era ezberdinetan, bere jaiotzaren 450. urteurrena ospatzeko. Monteverdik modu perfektuan uztartzen ditu harmoniak eta disonantziak, fintasunez eta iradokizunez betetako lanak osatuz.

 

“Secondo Libro dei Madrigali a cinque voci” 1590ean argitaratu zen, Monteverdik 22 urte zituenean. Lan honetan egileak Torcuato Tasso-ren poema ugari erabiltzen ditu.
Monteverdiren Madrigalen 2. Liburuarentzat atondutako soinu-eszenatokia lagun eta Borja Ruiz eszena zuzendariaren agintaritzapean (ezaguna antzerki munduan Kabia Teatroarekin egin dituen harribitxiengatik, hala nola “Decir lluvia y que
llueva”, edo “Rojo al agua”), pieza esperimental eta oniriko bat eskainiko da (Loarina – Malenkoniari buruzko entsegu plastikoa, Monteverdiren 2. liburua abiapuntutzat hartuta) , malenkonian oinarritutako imajinarioa martxan jarriko duena. Emakume bat, erdi lo erdi esna, oroitzapenak eta sentsazioak errazago kiribiltzen diren muga horretan, ardi kontatzen ari da etsipena gainditu beharrez. Bere buruan sartuko gara behazun beltzez tindatutako irudi-collage batekin, zeinetan nahasten diren edertasuna eta iluntasuna, umorea eta bitxikeriak. Monteverdik aipatzen duen maitasuna emakume horrek bere maitale leialenean baino ez du aurkitzen: tristezian.


Taldea


Musika-zuzendaritza: Gorka Robles

Eszena-zuzendaritza: Borja Ruiz

 

Alegria4 ahots taldea:

Cécile Van Wetter: Sopranoa

Hélène Obadia: Sopranoa

Claire Geoffroy-Dechaume: Kontraltoa

Gorka Robles Alegría: Tenorea

Frédéric Bang-Rouhet:  Baxua

 

Antzezleak:

Joseba Uribarri

Iosu Florentino

Ane Pikaza

María Goirizelaia

 

Figurante (zaharra): Mercedes Carreira

Dantzari eta koreografoa: Natxo Montero

Eszenografía: Eider Ibarrondo

Atrezzoa: Joseba Uribarri

Jantziak (Ikuskapena): Azegiñe Urigoitia

Argiztapena: Javi Kandela

Saioak

Maiatzak 30. 20:00

Maiatzak 31. 20:00 

Prezioa

18 euro /beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: 13 euro

Taldeek, familia ugariek,30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: 13 euro
TOP