Antzerkia

Giltzadun etxea

Gizarte langileek “bizitzaren argazkietan” emakumeentzako bi aterpetxeen egunerokotasuna biluzten dute

2017ko urriaren 31a

“lan berriko

nire lehengo egunean

hainbat giltza lepotik zintzilikatu dizkidate

eta bakarrik utzi naute

sei emakume atxilotuta ditu

seme-alabekin

ez da kartzela

nire lana euren maitaleek

gehiegi ez maitatzea zaintzea da”

 

Inoiz egin ez den antzezlan honetan, hiru aktoresek, gizarte langileen larrutan eta barrunbetan, “bizitza argazkien” bidez, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi aterpetxeen egunerokotasuna biluzten dute – Larrialdietarako Etxe bat eta Harrera Etxe bat-. Mada Alderete, poema-bilduma gogor honen egilea, bertan lan egin zuen zazpi urtez, hezitzaile gisa.

Soinu-banda landuak, zuzenean, Ainara LeGardon bezalako sortzaile eta musikari iradokitzailea eta inkonformista batena, eta Maialen Sarasuaren irudi zehatzek –eta zoragarriek- bat ez datorren ikuskizun hau borobiltzen dute. Horrek, amore eman gabe, egi penagarri bat erakusgai jartzen digu, hobeto ulertzeko eta berrinterpretatzeko, non, bere egileak dion bezala, erabiltzen dituen izen propioak bertako gezur bakarra diren.

 

Antzezlana bi bertsiotan eskainiko da: euskaraz eta gazteleraz.

Estreinaldia Arriaga Antzokia

 

Antzezlana mintzagai

Urriaren 31n, euskarazko emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago (19:30etatik aurrera), antzezlana mintzagai izango duen solasaldia eskainiko du Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasteriok. Arriaga Antzokiko foyerrean gauzatuko da eta 20 minutu iraungo du, ondoren eskenatoki gainean gertatuko denaren gosegarri gisa.


Taldea


Eszenografia eta Zuzendaritza: Fernando Bernués

Antzezlariak: Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo eta Vito Rogado

Musika konposizioa –musika zuzenean: Ainara LeGardon

Jantziak: Ana Turrillas

Arrgiak: Xabier Lozano

Saioak

Euskeraz

20:00 

Prezioa

18 euro

Arriagaren lagunak: 13 euro

Iraupena

75 minutu

TOP