Dantza

GAZTEDI DANTZARI TALDEA

EUSKO EDERTI: Denboraren harian dantzan. 70+1. Urteurrena

71 urte, 8 belaunaldi eta 150 dantzari baino gehiagok bere izatearen barneak erakutsiz.

2022ko azaroaren 27a

1951. Urtean, “TALDE GAZTE” izena zuen euskal dantza taldea sortu zen Bilboko Santutxu auzoan, gerora “GAZTEDI DANTZARI TALDEA” izena hartu zuena. Gaztedi euskal folklorearen bilketa, transmisio, hedapen eta ikerketaren historian beharrezko erreferentzia puntu bilakatu da. Bilbo mailan ez ezik, inguruko geografian ere modu ezberdinetan lortu du bere funtzioa betetzea: orain arte ikasitakoak datozen belaunaldiei irakatsiz, ekitaldi eta dantza ikuskizunak eskainiz, ekimen handietan parte hartuz… betiere autogestioan oinarrituta. Gaztediren egitekoa haur zein gazteei zuzendutako euskal dantza ikastaroekin osatzen da, haiek baitira biharko Gaztedi osatuko dutenak.

Aurten 71. urteurrena denez, ospakizunez jositako programazio oparoa eskaintzen ari da Gaztedi.’ Ikuskizun honetan, Gaztedi Dantzari Taldearen ateak zabaldu eta barrura salto egiteko aukera paregabea izango da.


Taldea


Ikuskizunaren zuzendaritza: Jurgi Arrieta, Usue Miyar.
Musika: Aitor Santamaría.
Ekoizpena: Gaztedi Dantzari Taldea.
Zuzendaritza teknikoa: Jon Mesperuza, Josean Cabarcos.

Saioak

27 - 19:00.

TOP