Kontzertuak

GARI & MALDANBERA

DENA DA GEZURRA ETA EGIA

Heldu da zuzenean partekatutako momentu magiko hori disko batera eramateko unea.

2022ko ekainaren 07a

Dena da gezurra eta egia garai likido hauetan. Edo, kontrara, dena da egia etengabeko gezur honetan. Garik, bitartean, bere bidea jorratzen jarraitzen du, desoreka orekatu etengabe batean, egunerokotasuneko presetatik eta fokoetatik aldenduta.

Hertzainak taldea atzean utzita, bere senari jarraitu eta abesti propioak lantzeari ekin zion duela 27 urte, 1.995ean. Euria egin du ordutik hona, baina, bitartean, maldanberan jardun du, nork bere gailurra ukitu duela jakin eta jaitsiera gozatuz ekiten dionean. Hortik hartu zuen aspaldian taldearen izena: Gari & Maldanbera.

Pandemia honek erritmo speedikoa bat-batean geratu eta atzera begiratzeko parada eskaini dio Gariri. Horrela, iraganera begiratu eta bere bakarkako ibilbide oparoan izandako hainbat momentu gazi-gozoz erreparatzeko aukera izan du. ‘Esperantzara Kondenatua’, ‘Amets’, ‘Zaharra Zara Bilbo’, ‘Astiro eta Amorruz’ edota ‘Amapola’ euskal herritar askoren soinu bandako parte bilakatu dira azken urteetan, Gariren ahots batzutan xuxurlatuari zein besteetan urratuari esker.

Orain, 27 urteren ostean, bere bakarkako ibilbidearen lehen zuzeneko diskoa grabatuko du, diskotik zuzenerako jauzian gertatzen diren ñabardura guztiak disko batean betikotzeko asmoz. Garik, entzuleengandik gertu, momentu hortan sortzen den magia hori disko batera eramatea erabaki du.


Taldea


Ahotsa eta gitarra: Iñaki Igon Garitaonandia ‘Gari’
Gitarra: Miguel Moyano
Baxua: Oier Aldekoa
Gitarra: Rubén Caballero
Bateria: Alex Alonso

Saioak

7 - 19:30.

Prezioa

15 a 20€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 15eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA eta laguntzaile batekin.
TOP