Dantza

GARENA

Dantzatzea hitzekin deskribatu ezin den zerbait esatea da.

2025ko ekainaren 08a
Sarrerak erosi

Baterako lana, pausoak, dantzak, pasioak… horrek guztiorrek ekarri gaitu honaino eta eramango gaitu etorkizunerantz.

Pirinioen bi aldeetan abesten eta dantzatzen aritzen ziren pertsona haien oinordekoak gara, gure dantzetako pausoak Pariseko gorteetara eraman zituztenena, eta gure oinarrizko pausoekin balleta dantzatu daitekeela eta balletarekin mugimendu arinak eta dotoreak uztartzen dituen arte eder bilakatzen dela folklorea erakusten zutenena.

Ikasitako guztiaren bat-egitea, eta hori diziplina bakoitzean nola garatzen den, irakatsiko dugu eta, horretarako, ibilbide bat egingo dugu gure geografian barrena, balleta eta folklorea nahastuz, gure herriko dantza eta abesti adierazgarrienetan txertatzeko.

Pertsona askok lagundu digute, gogotik lan egin duten irakasle handiek, borondatea, diziplina eta grazia izaten irakatsi digutenek. Dantzatzea hitzekin deskribatu ezin den zerbait baita, mila belaunaldiren abesti bat abestea, dantzaldiaren une bakoitzeko pauso bakoitzak duen esanahia gure gorputz osoan sentitzea.

In memoriam: Mari Carmen Muñoz «Koto», Mikel Ruiz Eskudero «Esku», Javier Gonzalez, Koldo Zabala.


Taldea


Parte-hartzaileak: Olaeta Ballet Elkartea, Oldarra Ballet, Salleko Dantza Taldea, Igor Yebra Dantza eta Koreografia Eskola, Zirzira Ahots Taldea.

Saioak

08/06/2025 19:00 h.

Prezioa

14 - 18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Gazte-kupoa::
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua)

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (palko proszenoan eta lagun batekin).
TOP