Antzerkia

Garai zekenak/ Tiempos mezquinos

Izandako arrakastaren ondorioz, berriro eskainiko da Ibsen-en drama euskal herriko ingurune garaikidera dakarren lana

2020ko urtarrilaren 13tik, otsailaren 04ra

Arriaga Antzokiak azkenaldiko bere ekoizpenik berezienetako bat berreskuratuko du: “Garai Zekenak/ Tiempos mezquinos”. Iaz kritikak loratutako eta publikoak asko txalotutako obra dugu hau. Gainera, Max Sarietarako hiru izendapen izan zituen: Denise Despeyroux, Antzezlanaren Moldaketa edo Bertsio Onenaren kategoriarako izendatu zuten; Raúl Cancelo, Eszena Zuzendaritza Onenaren kategoriarako; eta Miren Gaztañaga, Emakume Antzezle Onenaren kategoriarako. Denboraldi honetan, antzerki ekoizpen eder honen gaztelerazko bi emanaldi eta euskarazko beste bi ikusteko aukera eskainiko dugu.

Denise Despeyrouxek idatzi zuen lan hau, Henrik Ibsenen “Hedda Gabler” klasikoa oinarritzat hartuta. Bere eszenaratze berezia erakargarria da oso. Izan ere, ez da Arriaga Antzokiko agertoki nagusian antzezten, antzokiko hainbat lekutan baizik, non eta atarian, eskailera nagusian, foyerrean eta gelatxo isabeldarran, zehazki. Ikus-entzuleentzat, ohikoa ez den eszenan jartze hori, antzezlana antzezleekin batera jarraitzeko aukera paregabea da, ez modu emozionalean bakarrik, baita modu fisikoan ere. Esperientzia desberdina eta oso berezia da, protagonisten ondoan egindako benetako bidaia.


Taldea


Testua: Denise Despeyroux

Henrik Ibsen-en “Hedda Gabler” abiapuntu hartuta

Zuzendaria: Raúl Cancelo

Euskarazko bertsioa: Nerea Lorente

Antzezleak: Miren Gaztañaga, Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez, Pako Revueltas

Argiztapeneko espacio eszenikoa: Oscar de Paz (Calle Goya 7)

Jantziak: Oscar Armendariz Lucarini

Maskaren diseinua eta eraikuntza: Gorka Aguirre Studio

Producción: Teatro Arriaga

TOP