[Kromoen album bateko kromo errepikatua da familiako tragedia. Munduaren hondamenaren
irudikapena da familia eskala txikian. Tragedia berdinak errepikatzen dira familia guztietan. Baieztapen hori askotan eztabaidatu da eta zoragarriena da mundu guztiak badakiela. Hortxe gaude halere, kromoak bezala errepikatzen. Albuma osatzen duten kromo guztiak zein diren azalduko dizut. Kromo bilduma:
- kromoa: Familia guztietan dago suizidioren bat.
- kromoa: Familia guztietan daude bi minbizi kasu.
- kromoa: Familia guztietan dago sexu abusuren bat.
- kromoa: Familia guztietan daude bi, ia hiru, alkohol arazo kasu.
- kromoa: Familia guztietan izan da eta ezkutatzen da etxeko indarkeria kasuren bat.
- kromoa: Familia guztietan dago baten bat dirua putetan xahutzen duena.
- kromoa: Familia guztietan dago homosexualen bat isilean.
- kromoa: Familia guztietan izaten dira gauzak inoiz ez jakitea hobe direnak.]
“Behatu nekeak nola azpiratzen duen pentsamendua”, Pablo Gisbert.
Bilboko Arriaga Antzokiak, Gasteizko Teatro Principal Antzokiak eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak sustatutako “Nuevas dramaturgias – Antzerkigintza berriak” ekimenaren esparruan aukeratutako proiektua.
Agertokian
Taldea
Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Ramón Barea
Antzezleak: Xabier Barrutia, Vene Herrero, Jon Ariño, Nahikari Rodríguez, Yerai Vázquez
Argiztapenaren diseinua: Eduardo Berja
Bideoa: Makiaudiovisual
Ekoizpena: Arriaga Antzokia, Principal Antzokia, Victoria Eugenia Antzokia, Pabellón 6
Saioak
19:30
Prezioa
13 eta 18 euro /beherapenak
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70Sarrerako prezioa: 13 euro
Arriagako Lagunak
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak
Iraupena
90 minutu