“Fuenteovejuna”k garai oso bat laburbiltzen daki ordu, toki, eta gizaki gutxi batzuetan: herritar umiliatu eta matxinatuak, etorkizunean giderrak eta aginpidea galdu nahi ez duten handiki zaharrak, handiki izaten ikasten ari diren handiki berriak. Denak, gutxi edo asko, beren begien aurrean ikusten ari dira, zorabiaturik, gizarte-antolamendu bat hondatzen eta beste bat sortzen haren ordez. “Munduaren azkena da”, dio Komendadoreak. Hala da, bai, baina bere munduaren azkena. Alta, zer mundu ari da sortzen herritarrek Enkomienda Etxea erasotzen dutenean?
La Joven Compañía taldea 18-25 urte bitarteko berrogeitik gora gaztek osatzen dute eta zuzendari ditu Estatuko antzerki zirkuituko profesionalak, kasu honetan Luis Arellano eta David R. Peralto. Lan-plataforma bat izan nahi du antzerkiaren bidez gizarteari beren alea ekarri nahi dion gaztejendearentzat. Ikastetxeetako Espainiako Hizkuntza eta Literatura sailei zuzentzen du taldeak bere lana, helburua delarik antzerkia gazteengana hurbiltzea, beren prestakuntzaren zati bat izan dadin.
Antzezpenaren ostean, artistekin batera 15 minutuko iraupena izango duen mahai-ingurua egingo da.
Eztabaida
Taldea
Fuenteovejuna, de Lope de Vega
Moldaketa: Juan Mayorga
Zuzendaria: José Luis Arellano
Proiektuaren zuzendaria: David R. Peralto
Argiztapena: Juanjo Llorens (AAI)
Eszenografia eta jantziak: Silvia de Marta
La Joven Compañía
Aktoreak: Katia Borlado, Alejandro Chaparro, Víctor de la Fuente, Jota Haya, Samy Khalil, Jesús Lavi, Álvaro Quintana, María Romero, Álex Villazán y Carolina Yuste
Saioak
Prezioa
7-18 euro / Beherapenekin
Iraupena
1 ordu 15 minutu