Azken urteotan Milo Rau antzerki zuzendari suitzarrak eta bere International Institute of Political Murder (IIPM) konpainiak nazioarteko eszenatoki garrantzitsuenak konkistatu dituzte, beren antzerki politiko paregabearekin.
Benetako istorioen lekukotzetan eta berreraikuntzetan oinarriturik -esaterako, Marc Dutroux haur hiltzailearen kasu ezaguna-, Rau-k bidea urratu du gupidarik gabe jorratuz gure garaiko tabuak.
“Five Easy Pieces” obrak frogatan jartzen ditu haurrek jakin, senti eta egiten dutenaren mugak. Galdera soilki estetiko eta teatralak zalantza moralekin nahastuko dira: Nola uler dezakete haurrek narratibaren benetako esanahia, enpatia, galera, inoren menpe egotea, zahartzaroa, dezepzioa edo errebeldia?
Geure beldurrak eta nahiak azaleratzen al dira haien jokabideak ikustean? Emaitza erabateko konfrontazio esperientzia bat da.
Ikuskizuna nederlanderaz, euskarazko eta gaztelaniazko gaintituluekin.
16 urtetik beherako haurrek ez dute ikuskizun hau gomendatzen.
Agertokia espazio ikuskizuna.
Taldea
Kontzeptua, testua eta zuzendaritza: Milo Rau
Produkzioa: CAMPO & IIPM
Koproduktoreak: Kunstenfestivaldesarts Brussels 2016, Münchner Kammerspiele,
La Bâtie – Festival de Genève, Kaserne Basel, Gessnerallee Zürich, Singapore International Festival of Arts (SIFA), SICK! Festival UK, Sophiensaele Berlin & Le phénix scène nationale Valenciennes pôle européen de création
Saioak
20:00
Prezioa
24 euro /beherapenak
Arriagako lagunek: %25etik %35eraIraupena
Ordu 1