EXODUS
Iraganeko akatsek suntsitutako gizateria, gehiegikeriak suntsitutako mundua.
EXODUSek iraganeko akatsek suntsitutako gizatasuna aurkeztuko du. Opera esperimental honek, ingurune metaliko eta oldarkor batean bizirauten duten “Beheratuak” deituriko pertsona gaitzetsi eta erbestaratuen talde bat du ardatz. Izaki ahaztuak dira, desohoratuak, penitentzia bete behar dutenak, beti ere lotsa aldean daramatela. Sakrifizioa eta kontrola dira bizirauteko duten salbazio bide bakarra.
Zoritxarreko gertaera batek aldaketa bortitza eragingo du. Sentitzeko era berri bat sortu da “Beheratu” batzuen barrenean, eta horrek kontrolik gabeko egoera bat eragingo du gizartean. Haien giza izaeraren bilaketak eta errebeldiak ondorioak ekarriko ditu, bai fisikoak, eta baita espiritualak ere.
EXODUS, beraz, askatasunaren aldeko iraultzatik eta barkamena aurkitzeko beharretik elikatuko den obra da.
Ikuskizuna euskaraz.
Taldea
Libretoa: Hegoa Álvarez Zorroza.
Musika zuzendaritza: Ane Legarreta Méndez.
Zuzendaritza eta eszenaratzea: Marta Eguilior.
Abesbatzaren zuzendaritza: Xabier Méndez Aretxabaleta.
Zuzendari laguntzailea: Jare Torralba.
Jantziak: Asier Sorondo.
Eszenografia: Asier Sorondo eta Jare Torralba.
Argiztapena: David Alcorta.
Ekoizpena: Ibone Egia Agirre.
Interpreteak
Matxinatuak:Akelarre Abesbatza.
Totum: Lander Otaola.
Musikariak: Ensemble Sua.
Saioak
Prezioa
15€ /beherapenak
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
Iraupena
60 min.