Claudio Giovanni Monteverdi (Cremona, 1567 – Venezia 1643) dugu Errenazimendutik Barrokorainoko trantsizio garaiko musikari handiena, eta baita ere historiako lehen operatzat jo den L’Orfeo obraren egilea.

Monteverdik zortzi madrigal bilduma edo liburu argitaratu zituen, eta 2017 honetan horietatik guztietatik lehen laurak interpretatuko dira, era ezberdinetan, bere jaiotzaren 450. urteurrena ospatzeko. Monteverdik modu perfektuan uztartzen ditu harmoniak eta disonantziak, fintasunez eta iradokizunez betetako lanak osatuz.

“Terzo Libro dei Madrigali a cinque voci” liburua Mantuan argitaratu zen 1592an, eta Monteverdiren lehen lan arrakastatsua izan zen. Torcuato Tasso eta Gian Battista Guarini-ren poemetan oinarritutako testuak ditu.
Monteverdiren hirugarren madrigal liburuan XVI. mendeko Italiako madrigalaren estilo garbienaren muina ageri da, baina testuek gero eta garrantzi gehiago hartzen dute (“Qvarto Libro bilduman jadanik argiago ikusten da hori). Barroko goiztiarrean kokatutako musika ikuspegi horrek bidea zabaltzen dio sortzear den opera estiloari.

Saioak

Día 3. 20:00h.

Prezioa

15 euro /beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: 12 euro

Taldeek, familia ugariek,30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: 12 euro
TOP