Bizitza berri baten bila itsasoa zeharkatu zuten euskaldunen eta herri aborigenen arteko harremanak, alegia, kultura eta etnia desberdinen arteko kontaktuak, betirako eraldatu zituen antzinako tradizio musikalak. Urruneko latitude haietan tradizio musikal berri bat sortu zen, zeinak euskaldunen berezko tradizioa eta mundua ikusteko modua aldatu zituen, euskal musika berritu bat sortuz.
Euskal Barrokensemble, Enrike Solinisek bultzatutako taldea, berriro dator Arriaga Antzokira, joan-etorriko musika horiek ordezkatzen dituzten kantu aukeraketa batekin. Horra euskal kulturari kolore berri bat eman zioten musikak, neurri handi batean ezezagunak publiko handiarentzat, baina zentzumen guztiekin gozatzeko modukoak. Benetako bidaia bat munduaren sustraietara, eta alderantziz.
PROGRAMA
Gurmak Itsasoan · Herrikoia XIII Mendea
Moaxaja · Ciego De Tudela Xii Mendea
Ale Arraunean · Herrikoia
Loa Loa · Herrikoia
Quaranta De Franzia E Fandangoa · M.Il Barbarino
Eftahnah-Maitia Nun Zira · Baionako Sinagoga
Ensalada La Bomba · Mateo Fletxa
Qvatre Branles-Fagots · Herrikoia
Ayo Visto Lo Mappamundi · Herrikoia XVI Mendea
Rueda: Marinero de la Mar · Herrikoia
Dos Ánades Margaritatxo · Johanes Antxieta
Erran Dut · Herrikoia/Couperin
Jauna ez nazazula korregi · Haramburu/Goudimel
Bambuco Zortzinangoa · Herrikoia
Josepantoni Gineoa · Manuscritos de Kortabarria
Verrus · Herrikoia/Otsagabia
Salve Regina · Miguel Navarrus XVI. Mendea
A lo alto y a lo llano · Herrikoia
La Biscayenne · Herrikoia/Marais
Aista Binakoa · Herrikoia
Taldea
Lautea & Zuzendaria: Enrike Solinís
Orfeoiko Zuzendariak: Esteban Urzelai
Leticia Vergara: Ahotsa
Leire Berasaluze: Ahotsa
Maika Etxekopar: Arrabita, Pandero eta Ahotsa
Gonzalo Pérez: Trascasa
Kontratenorea: David Sagastume
Baxua: Danielle Carnovich
Ahotsa, Txirula, Ttunttuna: Mixel Etxekopar
Txistuak, Alboka, Gaita: Sabin Bikandi
Biolin barrokoa eta arrabita: Miren Zeberio
Kontrabaxua: Pablo Martín Caminero
Percusioa: Dani Garay
Dantza: Bilaka Kolektiboa
Donostiako Orfeoi Gazte
Saioak
20:00
Prezioa
8,50 - 24 euro
Arriagako lagunek: %25etik %35eraIraupena
Ordu 1 eta 30 minutu