KONTZERTUA – AGERTOKI IREKIA
17-18 urterekin hil edo biziko bidegurutzean aurkitzen gara: ikasten segi behar dut? Eta zer ikasi behar dut? Xabier Lizasok eta German Ormazabalek ere aukeratu behar izan zuten. Eta erantzun berbera eman zuten biek: pianoa. Garai hartan beste galdera bat eragiten zuen erantzun hark: eta… zer gehiago?
Bizitzako edozein momentutan eta gai desberdinen inguruan erabaki behar izaten dugu zein bide aukeratu. Askatasun-sentsazioa ematen du horrek, baina mina ere eragiten du. Aukerak egitearen zailtasuna eta estutasuna kontatzeko bidea ematen du bi pianoren istorioak. Agertoki gainean bi piano-jotzaile, bertsolari/idazle bat eta Rachmaninov, Chopin edo Ravelen musika, besteak beste.
Taldea
Zuzendari eszenikoa: Agurtzane Intxaurraga HIKA Teatroa
Piano-jotzailea: Xabier Lizaso
Bertsolaria eta idazlea: Andoni Egaña
Piano-jotzailea: Germán Ormazabal
Saioak
19:30 h.
Prezioa
21 € /beherapenak
Arriagaren Lagunak: % 25eko deskontuaTaldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugariak eta % 33ko baino gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak. % 20ko deskontua
Azken orduko deskontua (aurreko kolektibo guztientzako, Arriagaren Lagunentzako salbu): % 50eko deskontua
Azken orduko deskontua Arriagaren Lagun Gazteentzako: % 70eko deskontua
Gurpil-aulkian doazen pertsona desgaituak: % 50eko deskontua (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin)
Iraupena
90 minutu