García Lorcaren Poeta en New York poema-liburuari buruzko antzerki musikal esperimentala, 3 koadrotan eta epilogo 1ean garatua. Murgiltze-esperientzia sentsoriala. Espacios liminales ensemble mistorako antzezlan musikal esperimentala da, hiru aktore eta off-eko bi narratzaile dituena. Lorcaren Poeta en New York poema-liburua du ardatz, hain zuzen ere poetaren jaiotzaren 125. urteurrenean. Diziplina anitzeko ikuskizun honetan, musika, antzerkia, eszenografia, performancea, literatura, argiztapena eta elektronika uztartzen dira kontraesanez betetako giroa sortzeko. Antzezlanaren atalen bitartez, ikusleek askotariko emozioak esperimentatu ahal izango dituzte: nahasmena, beldurra, mira, euforia… Ibilaldi bat sentipenetan barrena.
Danteren Jainkotiar komediako Virgiliok bezala, Federico García Lorcak bidaia sinboliko bat proposatzen die irakurleei, barne-infernu batetik salbaziora doana, irudi basatiak sortuz bere lanik bikainenetako batean: Poeta en New York. Espacios liminalesek gai horretan sakontzen du, «bidaia» hori goraipatuz, musika hitz bihurtuz eta hitza zentzumen-esperientzia kontraesankorrez beteriko soinu-ibilaldi metamorfikoa bilakatuz. Entzulea plano liminal batera eramaten du, non esanahia eta adierazlea desitxuratu egiten diren. Granadako poetari eskainitako omenaldia, bide hartuta zentzumenak, pertzepzioaren dilemari buruzko hausnarketa eta subjektibotasunaren gorespena.
Taldea
Antzezleak: Paula Álvarez-Ossorio Sánchez, Cristina Ledo Iglesias eta David Martín.
Ensemble Opus 22
Biolina: Helena Ruiz Sánchez.
Klarinetea eta pianoa: Iñaki Marcos Bueno.
Saxofoia: Alejandro Fenollosa Beltrán.
Pianoa eta perkusio mistoko seta: Marcos Omar Gonzales Quispe.
Saioak
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
Iraupena
60 min.