Antzerkia - Agertoki irekia

ESNEAREN KOLOREKOA /
DEL COLOR DE LA LECHE

Nell Leyshon idazleak bere Esnearen kolorekoa eleberritik egokitua

Itzalen mundua utzi ahala, argiak are itsugarriagoak izan daitezke.

2023ko abenduaren 03tik 06ra

Ikusleak liluratu eta hunkitu zituen liburu baten antzerkirako egokitzapena iritsi da. Hain zuzen, Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioak 2014ko Urteko Liburuaren saria eman zion, eta Frantziako Femina sarirako proposatu zuten.

Mary, bere familiarekin 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri batean bizi da. Ilea esnearen kolorekoa du eta hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Baina, familiaren kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Liburuetan «marra beltz pila bat besterik ez» ikusteari utziko dio. Itzalen mundua uzten duen heinean, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela ohartuko da, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko.

Leyshonek, edertasun tragiko batez, mikrokosmos ikaragarri bat irudikatu du, pertsonaia bereziz betea; hori guztia, urtaroen eta baserriko lanen konpasean isurtzen den ingurune bukoliko batez inguratua, eta Maryren ahaleginari esker, inozentzia urragarriz bizia hartuko du, hartutako patuari buruzko testigantza idatzi bat utziz uko egiteko aukerarik gabe.


Taldea


Egilea eta egokitzailea: Nell Leyshon.
Zuzendaria: Fernando Bernués.
Itzulpena: Mariano Peyrou.
Antzezleak: Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivares eta Jose Ramón Soroiz.
Eszenografia: Fernando Bernués.
Jantziak: Ikerne Giménez.
Argiztapenaren diseinua: David Bernués.
Teknikariak: Acrónica Producciones.
Administraria: Maite Gorrotxategi.
Produkzio exekutiboa: Ane Antoñanzas.
Produkzioa: Paola Eguibar.
Banaketa: Portal 71.
Lankidetza: Arriaga Antzokia.

Estreinaldia Arriaga Antzokian

Saioak

3 – 19:00 h. ESTREINALDIA EUSKARAZ.
5 – 19:30 h. ESTREINALDIA GAZTELANIAZ.
6 – 19:00 h. GAZTELANIAZKO EMANALDIA.

Prezioa

21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

aldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

100 min. euskaraz / 95 min. gaztelainaz

TOP