Arriaga antzokiak 2021eko ekainean eskaini zuen Schönbergen harribitxi hau, Ausrine Stundyte soprano bikainak interpretatua, «20ko hamarkadako urte zoroak» erakusketari lotutako programazioaren barruan. Orain, ikuskizun hura berreskuratu eta Calixto Bieitoren eszenaratze bereziarekin eskainiko dugu. Gogora ekarri beharra dago Ausrine Stundytek txundituta utzi zuela Bilboko publikoa 2019an, Usandizagaren Mendi-Mendiyan bikain hura euskaraz kantatu zuenean, Calixto Bieitok zuzendutako Arriaga antzokiaren produkzio batean. Eta duela gutxi izandako Max Sarien galan ere emanaldi nagusietako bat izan da sopranoarena.
«Honako hau da kontua: erabateko kitzikapen emozionaleko segundo bakar batean gertatzen den guztia mugimendu motel baten bidez irudikatzea, eta ordu-erdira arte luzatzea». Hala azaldu zuen Arnold Schönberg-ek berak Erwartung (euskaraz, itxaronaldia) operaren gaia. Ausrine Stundyte soprano lituaniarraren ahots indartsuan dodekafonismorantz dioan Schönberg hori aurkituko dugu. Obra atonala eta disonantea da, baina testura espresionistaz beteta dago eta sekulako indarra du. Gogora ekarri beharra dago Ausrine Stundytek txundituta utzi zuela Bilboko publikoa 2019an, Usandizagaren Mendi-Menditan bikain hura euskaraz kantatu zuenean, Calixto Bieitok zuzendutako Arriaga antzokiaren produkzio batean.
Historian zehar autore asko saiatu dira Erwartung-en musika definitzen, gauez baso batean maitalearen bila dabilen emakumearen ibilera kontatzen duen Schönberg-en obra hau azaltzen. Figura fantasmagorikoak gurutzatzen dira ilunpean, eta gauaren mantu beltza erortzen da bere maitalearen bila etsi-etsian ari den protagonistaren ziurgabetasunaren gainean, ezbeharraren itzala harengana hurbiltzen den bitartean.
Hortik ote da? Ez dut bidea ikusten…
Zer zilar-distira duten zuhaitzek!
Urkiek bezala! Oi, gure lorategia!
Moztu nituen loreak zimelduta egongo dira honez gero…
Zein beroa den gaua… Beldur naiz…
Ikuskizunak euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluak ditu.
Taldea
Sopranoa: Ausrine Stundyte
Pianoa: Andrej Hovrin
Antzezlea: Gaizka Chamizo
Produkzioa: Arriaga antzokia
Saioak
29 - 19:30h.
30 - 19:00h
Prezioa
22 - 30€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
45 min.