Erresuma/Kingdom/Reino (William Shakespeareren tragedia historikoak) Arriaga antzokiaren ekoizpen berri bat da. Calixto Bieito da antzerki-proiektu zirraragarri honen bultzatzaile eta zuzendari artistikoa. Nazioarteko eszena-zuzendaririk ospetsuenetakoa da. Bieito bera da antzezlanaren zuzendaria, eta baita bertsioaren egilea ere. Bernardo Atxaga idazlea (Literatura Sari Nazionalean saritua) arduratu da euskarazko bertsiorako itzulpena eta moldaketa egiteaz. Hamaika antzezlek jokatuko dute antzezlana.
Testuingurua
XV. mendeko Ingalaterrako historian berebiziko garrantzia izan zuen «Bi arrosen gerra» zeritzonak, Lancaster eta York etxeen arteko gerra zibilak. Arrosa gorria eta arrosa zuria zituzten ikur, hurrenez hurren: hortik gerrari jarri zitzaion izena. Bi leinuak ziren Edward III.aren oinordeko, eta biek nahi zuten tronua bereganatu.
Indarkeria eta poesia. Calixto Bieito
Shakespeareren drama historikoek Ingalaterrako gerra zibilen garai garrantzitsuko gertaera gutxi-asko fidagarriak jasotzen dituzte. Richard II.aren eta Richard III.aren arteko ibilbidea egiten dute, tartean Henry IV.a, V.a, VI.a… direla, eta baita berriro ezagutu daitezkeen gertaerak ere. Ederra da norbaiten ahotik ipuin batentzutea. Batek antzeztu egingo du, eta beste batek berriro antzeztuko du, kate amaigabean, eta fantasia, ilusio, trauma eta amets horiek gaur egun aro digitalean erabat murgilduta dagoen gure iruditeria berridatziko dute.
Shakespearek idatzitako erregeen kontakizunetan indarkeria, gorrotoa, ustelkeria, hausnarketa, heldutasuna, urduritasuna, zalantza, sumina, errukia… azaltzen dira. Sarritan galdetzen diot neure buruari zer egingo genukeen ipuin horiek gabe. Nola azalduko genuke geure burua? Lagungarri zaigu ipuinak, antzinako kontakizunak eta zientzia-fikziozko narrazioak erabiltzea.
Oso zaila egiten zait, eta ez dut uste lortuko dudanik, baina saiatzen naiz pertsonak, politika, kultura eta teknologia elkarreraginean dauden mundu hau ulertzen. Shakespearek oso ondo ulertu zuen. Bien bitartean, historiaren zirkuluek biraka jarraitzen dute etengabe. Gizateriak hasieratik ditu ondoan basakeria eta larritasuna. Baina baita poesia ere. Zergatik doaz beti batera?
«Kontakizun basatiak funtsezko irakurketa dira, garatzen ari den irudimenaren pizgarri; plazer iraunkorra sorrarazten duen eta eguneroko bizitzaren asperduran esna amets egiteko funtsezko gaitasuna bizirik mantentzen duen baliabide bat», Charles Lamb.
Bernardo Atxagaren hitzak
Zokoratuta egon dira luzaro, ahaztuta gure aitaren etxeko behe-beheko sotoan, Zaitegik, Ibiñagabeitiak edota Larrakoetxeak egindako klasikoen itzulpenak. Ez zituen inork jasotzen haiek euskaraz jarritako Virgilioren, Platonen edo Shakespeareren hitzak. Lehenik eta behin, egoera orokorra gaiztoa zitzaielako; ondoren, gizartea beste norabait begira zegoelako; azkenik, denboraren erruz, garaiak garaiari jarraitu ziolako eta bazterrean utzi zituelako, sotoan ere enbarazu egiten duten traste zaharrak lez, haien lanak, orrialdeak, paperak. Zorionez, suspertuz joan dira poliki-poliki. Denbora asko ez dela, Zaitegik eta Ibiñagabeitiak sinatutakoak jalgi ziren argira; orain, berriz, hainbat eskuk apailatuta, Arriaga Antzokia eta Calixto Bieito tartean, antzezleak lagun, Larrakoexea hasiko da hoska. Rikardo II.a, Rikardo III.a, Falstaff eta bestedramatis personae guztiak hark maitatu eta defenditu zuen hizkuntzan mintzatuko dira. Lorpen handia da, zinezko berpiztea, eta, honela esatea libre bada, harrotasun apal bat sentitzen dut gertaera honen aurrean.
Ikuskizuna ez da gomendagarria 16 urtetik beherakoentzat.
Taldea
Bertsioa, zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Calixto Bieito
Larrakoetxearen euskarazko itzulpenaren egokitzapen poetikoa: Bernardo Atxaga
aktoreak: José María Pou, Joseba Apaolaza, Lucía Astigarraga, Ylenia Baglietto, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga, Iñaki Maruri, Koldo Olabarri, Lander Otaola, Eneko Sagardoy, Mitxel Santamarina
Zuzendari laguntzaileak: María Goiricelaya, Ane Pikaza
Jantzien diseinua: Ingo Krügler
Jantziak laguntzailea: Paula Klein
Argiztapenaren diseinua: Michael Bauer
Filmmaker: Adrià Bieito Camí
Arriaga antzokiaren ekoizpen berria
Koprodukzioa:
Teatro Español, Madril
Principal antzokia, Gasteiz
Victoria Eugenia antzokia, Donostia
Muxikebarri, Getxo
Saioak
10 - 19:00 Bertan behera
11 - 19:00 ESTREiNALDIA EUSKERAZ
12 - 19:00 Euskaraz
13 - 19:00 Euskaraz
17 - 19:00 ESTREiNALDIA GAZTELERAZ
18 - 19:00 Gaztelaniaz
19 - 19:00 Gaztelaniaz
20 - 19:00 Gaztelaniaz
24 - 19:00 Euskaraz
25 - 19:00 Gaztelaniaz
26 - 19:00 Gaztelaniaz
27 - 19:00 Gaztelaniaz
Prezioa
10 - 21€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
105 min.