Bi pertsonek bikote-harreman bati hasiera ematen dioten istorio horietakoa dugu hau. Biak sentitzen dute elkar gustuko ez izatearen beldurra, biak kikiltzen dira egia mingarriei aurre egiterako garaian eta biek dute bestearen aurrean zaurgarri azaltzeko lotsa. Horrexegatik maskaratzen dira. Eta ba al da maskara horiez hitz egiteko maskaren ikuskizun bat sortzea
baino aitzakia hoberik?
Bi maitemindu maskaratuen istorioa da Eros y sus máscaras. Eros, maitasunaren jainkoaren gezi-kolpetik hasita, hainbat jainko greziarrek oztopoak jarriko dituzte erlazioan: Ares, gerraren jainkoak, bere eztabaidekin eta Kronos, denboraren jainkoak, bere monotonia higuingarriarekin, besteak beste. Hala, maitasuna tragedian urtzeko. Ikuskizun honen bitartez maitasuna zaintzeko bidean agertzen diren beldurren eta zailtasunen inguruan hitz egin nahi da, hitzik erabili gabe.
Taldea
Antzezleak: Aitor Echarte, Nagore Cenizo-Arroyo, Leire Ormazabal, Itxaso Gil, Luix MItxelena.
Zuzendari laguntzailea: Izar Pizarro.
Maskarak: Javier Tirado.
Jantziak: Betitxe Saitua.
Eszenografia: Leire Mendizabal.
Eszenografia laguntzailea: Joana Mendizabal.
Soinu espazioa: Adrián García de los Ojos.
Argiztapenaren diseinua: Aitor García.
Teknikaria: Beñat Álvarez.
Diseinu grafikoa: Elurtza Mitxelena.
Kartela: Eric Bengoetxea.
Produkzioa: Ixo Teatroa.
Saioak
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Gazte-kupoa::
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: