Kontzertuak

ERMONELA JAHO

Anima rara

Interpretazio sutsuak eta benetako emoziozkoak soprano handi baten eskutik.

2023ko apirilaren 26a

Arriaga Antzokiak nazioarteko ahots handietako bat hartzen du: Ermonela Jaho soprano albaniarra. 2022an Urteko Artista izendatu zuten International Classical Music Awards sarietan eta 2021ean bere Anima Rara diskoa ere saritu zuten, non Pucciniren zein Verdiren ariak abesten dituen. New Yorkeko MET-en izandako arrakastaren ondoren, orain Jaho Bilbora helduko da.

Ermonela Jaho Albanian jaio zen eta sei urte zituela hasi zen kantu-eskolak jasotzen. 14 urterekin Tiranako operara eraman zuten estreinakoz, La Traviata entzutera, eta opera-abeslari izatea erabaki zuen. Ikasketekin jarraitzeko, 19 urterekin Erromara joan zen, Accademia Nazionale di Santa Cecilian ikastera. Hurrengo urteetan kantu-lehiaketa ugari irabazi zituen Italian, eta horri esker abeslari-ibilbideari ekin ahal izan zion.

Ermonela Jahoren interpretazioak oso biziak dira, eta bat egiten du, guztiz, jokatzen dituen rolekin; hain zuzen, bi ezaugarri horiek nabarmentzen dituzte hari buruzko aipamen guztietan. Txalo-zaparradak jaso ditu Londresen, Parisen, New Yorken, Munichen, Berlinen, Madrilen… The Economist astekariaren arabera, «aingeru sutsua, munduko sopranorik txalotuena» da; The Independent egunkariak dio «Londresek urteetan ikusi duen Madama Butterflyrik onena» dela; The Guardian-en argitaratu dutenez, «verismoaren interprete handietako bat» da, eta Australiako Daily Telegraph-ek, berriz, «fenomeno geldiezina» dela nabarmendu du. Goraipamen horien guztien erakusgarririk onena Anima Rara da, Ermonela Jahoren lehen errezitaldi-diskoa.

Anima Rara lanean, Jahok hainbat operatako ariak abesten ditu, besteak beste, Pucciniren Madama Butterfly, Leoncavalloren La Bohème, Giordanoren Siberia, Mascagniren Lodoletta eta Verdiren La Traviata operetakoak, Andrea Battistoni gazteak zuzentzen duen Valentziako Erkidegoko Orkestra lagun duela.


EGITARAUA

I PARTE
Belcanto
– “Tristezza”…………………………………..TOSTI
– “Malinconia, ninfa gentile”……………..BELLINI
– “Lamento per la morte di Bellini”…… DONIZETTI
– “Stornello”…………………………………..VERDI
– “Musetta svaria sulla bocca viva” (La Bohème) LEONCAVALLO

Bloque Cilea
– “Obertura” piano solo (L´arlesiana)
– “Non ti voglio amar”
– “Mormorante di tenero desio”
– “Io son l’umile ancella” (Adriana Lecouvreur)

II PARTE
Bloque Mascagni
– “Serenata”
– “Un dì ero piccina” (Iris)

Bloque francés
– “Serenade”………………………………………………….GOUNOD
– “Allons! Il le faut…Adieu, notre petite table”……..MASSENET
– “Marcha fúnebre de una marioneta” piano solo..GOUNOD
– “Pendant un an je fus ta femme” (Sapho)………..MASSENET

Bloque Puccini
– “Sole é amore”
– “Un bel dì vedremo” (Madama Butterfly)


Taldea


Sopranoa: Ermonela Jaho
Piano-jotzailea: Rubén Fdez. Aguirre

Saioak

26 - 19:30h.

Prezioa

20€ - 42€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min. Atsedenaldia batekin

TOP