Antzerkia

EQUUS

Peter Shaffer

Abentura honek kreazioaren labirintorik konplexuenean barna eramango gaitu: giza adimenaren labirintoan barna.

2023ko abenduaren 01tik 02ra

Martin Dysart psikiatrak bere ibilbide profesionaleko enkargurik zailena jaso du: basakeria izugarriko ekintza bat egin duen gazte bat tratatu beharko du. Mutila, Alan Strang, ukuilu batean zaintzen zituen dozena erdi zaldiei puntzoi batez begiak ateratzeagatik atxilotu dute. Hortik aurrera, kutsu psikoanalitikoa duen detektibe-ikerketa bat hasiko da: psikiatrak aztertu beharko du zergatik egin zuen halako ekintza bat inoiz arazorik eman ez duen familia oneko gazte batek.

Equus (1973) duela mende erdi bezain asaldagarria eta ausarta da gaur egun ere. Abentura honek kreazioaren labirintorik konplexuenean murgiltzera gonbidatzen du ikuslea: giza adimenaren labirintoan. Gure jokabidea gidatzen duten ereduei buruzko hausnarketa gogorra da obra. Gizarte materialista honetan, fanatismoarekin borrokatzen dira ulertzen ez dugun unibertso baten erdian babesgabe sentitzeak eragiten dizkigun beldurrak, eta beldur horiexen aurrean jartzen gaitu, hain zuzen ere, obrak, ikus dezagun errutinak itsututako eta pasiorako lekurik gabeko bizitza batera garamatzatela. Askatasunaren aldeko kantua da Equus, eta, kontrako noranzkoan, instintu natural horien sublimazioak basakeriara eta eromenera eraman gaitzakeela salatzen du. Testu zirraragarria, aktoreak muga-mugako antzezpena egitera behartzen dituena, eta ikuslea besaulkira itsatsita mantentzen duena.


Taldea


Bertsioa eta egokitzapena: Natalio Grueso.
Zuzendaritza: Carolina África.
Antzezleak: Roberto Álvarez, Álex Villazán, Jorge Mayor, Mamen Camacho eta Claudia Galán.
Eszenografiaren diseinua: Bengoa Vázquez.
Argiztapenaren diseinua: Sergio Torres.
Jantzien diseinua: Lupe Valero.
Bideo-eszenaren diseinua: David Martínez.
Makillajea eta ile-apainketa: Chema Noci.
Produktorea: José Velasco.
Produkzioa: María Álvarez eta Triana Cortés.
Diseinua: Melania Ibeas.

Saioak

1 – 19:30 h.
2 – 19:00 h.

Prezioa

13 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

1h 40min.

TOP