80ko hamarkadaren erdialdera, HIESaren agerraldiak New York astindu zuen. Louis, familia judu aberats bateko semeak, beldurrak menperatuta, Prior gaixorik dagoen bere bikotea, abandonatu egiten du eta harreman berri bati ekiten dio Joe abokatu mormoi kontserbatzailearekin. HIESaren sozializazioak mundua hunkitu zuen garaia erretratatzen duen istorio baten abiapuntua baino ez da.
Simon Stone zuzendari australiar gaztea jada klasiko garaikidetzat hartzen den testuarekin ausartu da eta zehaztasun eta distira handiz egin ere. Tony Kushner-en antzerki-epopeia horrek Pulitzer Saria irabazi zuen 1993an. “Reagan-en aroan” bete-betean kokatuta, neoliberalismo gorakorraren aurka idatzi zen. Hainbesteko eragina izan zuen, AEBn Arthur Miller-en Death of a salesman (Bidaiari baten heriotza) maisulanarekin alderatzen dela superpotentziaren txikikeriak azaltzerakoan duen antzekotasunagatik.
Produkzio honek antzerkiko “Nestroy” sari ospetsuetako bat jaso berri du Vienan; Austriako saririk garrantzitsuenak dira.
I. atala: Die Jahrhundertwende naht
II. atala: Perestroika.
Etenaldi horietako edozeinetan, ikuskizunera sartu edo handik irten ahal izango da.
Bertsioa alemanez – Gain-tituluak euskaraz eta gaztelaniaz
Taldea
Zuzendaria: Simon Stone
Eszenografia: Ralph Myers
Jantziak: Mel Page
Musika: Stefan Gregory
Dramaturgia: Almut Wagner
Aktoreen zerrenda: Roland Koch, Michael Wächter, Pia Händler, Florian Jahr, Nicola Mastroberardino, Barbara Horvath, Simon Zagermann, Myriam Schröder
Produkzioa: Basileako Antzokia
Saioak
Urtarrilak14. 18:00
Urtarrilak15. 17:00
Prezioa
8,50 - 25 euro /beherapenak
Deskontu aplikagarriak:Arriagako lagunak: % 25etik % 35era.
Taldeak, familia ugaria, 30 urtetik beherakoak eta 65 urtetik gorakoak, % 33 baino ezgaitasun handiagoa duten pertsonak eta langabeak: % 25.
Antzerkiko profesionalak: % 25.
Azken orduko beherapena: % 50 (aurreko kolektiboentzat, salbu Arriagako lagunentzat)
Desgaitasunen baten ondorioz gurpil-aulkia behar duten pertsonentzat: % 50 (eszenaurreko palkoan eta lagun batekin).
Iraupena
5 ordu eta 30 minutu. I. atala: Die Jahrhundertwende naht/ 45 min / II. atala: Perestroika, 20 minutuko etenaldirekin. Etenaldi horietako edozeinetan, ikuskizunera sartu edo handik irten ahal izango da.